UDABERRIKO PILULAK ZIKLOA KARRIKIRI ELKARTEAN.

Karrikiri Elkarteak solasaldi ziklo bat antolatu du  apirilaren hasierarako . “UDABERRIKO PILULAK, INDARBERRITZEKO SOLASALDIAK. EUSKARALDIAREN ONDOREN, ZER?  AMESTU, PENTSATU, EGIN” Apirilaren 9an, Iñaki Sagardoi eta Oskar Zapaterikin, Euskaltzaleen Topagunearen kideak, “2019ko Euskaraldiaren balorazioa eta bizipenak partekatzen.” Apirilaren 16an, Jon Sarasuak, Garabide elkarteko kidea eta “Hiztunpolisa” liburuaren egilea, “Euskaltzaleen autoeraketa indarraz” solasaldia eskainiko du. Informazio gehiago www.karrikiri.eus-en.

II Antzerki tailerra heldu da!!

Karrikiri Elkartea II Antzerki tailerra heldu da!! Helduendako euskarazko II Antzerki tailerra azaroan hasiko da! Oraingo honetan azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunero, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Non? Kondestable Jauregian. Jaione Urtasunen eskutik abiatuko da tailerra. Hementxe, I Antzerki tailerrarako egin genion elkarrizketa. Eta bide batez, Sagrario Mugeta “Iralko” aurreko antzerki tailerreko partaidearen iritzia eta esperientzia uzten Read more about II Antzerki tailerra heldu da!![…]

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Arrantzale Eguna, uztailaren 12an. Animatuko al gara? Bat baino gehiago urduri egonen da sanferminak gertu ditugulako eta Arrantzale Egunaren berri jaso ez duelako. Dagoeneko prestaketetan hasi gara eta eguna zehaztu dugu: uztailaren 12an, asteartearekin, izanen da. Aurtengo datak ikusi ondoren, asteartearekin egitea hoberena izanen dela ikusi dugu. Beti bezala, Bizkaiko sukaldariak etorriko zaizkigu eta, haiekin batera, hegaluze errea, Izena emateko gure dendatik pasa, Read more about Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?[…]

Ekaineko berripapera. 203. zenbakia, Karrikiri

Kaixo adiskide! Urtea ziztu bizian badoa aurrera eta honezkero badugu ekaineko aldizkaria zuentzat prest! Eduki mamitsuz gainezka nola ez: karrikaratu berri dugun kamixetari buruzko informazioa, Arrantzale Egunaren ingurukoak, euskara indartzeko esaldiak… 203. zenbakia, 2016ko ekaina Eta beti bezala, gure zerbitzuak erabiltzeko edota euskarazko liburu/diska/bestelakoak gozateko pasa zaitezte Iruñeko Xabier karrika 4tik!. Ongi segi! Karrikiri Lan Taldea

Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan

Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan Ikuskizun koloretsu eta bizia Iruñerrian ikusteko azken aukera Zuberoako Pastoralean oinarrituriko ikuskizun koloretsu eta bizia: antzerkia, dantza, kantua… 80 lagun inguru arizale, kantari, dantzari eta musikarien artean, baita Tuterako Erraldoien Konpartsa eta San Lorentzoko Danzanteak ere, Joxemiel zena bi talde horien partaide izan baitzen. Ikuskizunean Bidadorren ibilbidearen glosa Read more about Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan[…]

Otsaileko Karrika Aldizkaria

Kaixo lagun! Hementxe duzue otsailerako prestatu dugun Karrika berri-papera. Ihauteriak gainean ditugun honetan, aldaketak datozkigu gure Xabier kaleko egoitzara. Horren berri eta betiko atal mamitsuak topatuko dituzu hilabete honetako alean. 199. zenbakia, 2016ko otsaila Berriztatze lanek uzten diguten heinean, zure zerbitzura Xabier karrika 4ean gaude. Ongi segi! Karrikiri Lan Taldea