II Antzerki tailerra heldu da!!

II Antzerki tailerra heldu da!!

Karrikiri Elkartea

II Antzerki tailerra heldu da!!

ii-antzerki-tailerraHelduendako euskarazko II Antzerki tailerra azaroan hasiko da!

Oraingo honetan azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunero, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Non? Kondestable Jauregian.

Jaione Urtasunen eskutik abiatuko da tailerra.

Hementxe, I Antzerki tailerrarako egin genion elkarrizketa. Eta bide batez, Sagrario Mugeta “Iralko” aurreko antzerki tailerreko partaidearen iritzia eta esperientzia uzten dizugu, izena ematera animatzeko!

Plazak mugatuak. Izena emateko dietu Karrikirira (948 225845), posta elektronikoz (bulegoa@karrikiri.eus) edo pasa zaitez Xabier karrika 4tik.

Noiz: azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunetan

Ordua: 19.00etatik 21.00etara

          Non: Kondestable Jauregian


ii-antzerki-tailerra-212x300

ii-antzerki-tailerra-212x300

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Arrantzale Eguna, uztailaren 12an. Animatuko al gara?

Bat baino gehiago urduri egonen da sanferminak gertu ditugulako eta Arrantzale Egunaren berri jaso ez duelako. Dagoeneko prestaketetan hasi gara eta eguna zehaztu dugu: uztailaren 12an, asteartearekin, izanen da. Aurtengo datak ikusi ondoren, asteartearekin egitea hoberena izanen dela ikusi dugu.

Beti bezala, Bizkaiko sukaldariak etorriko zaizkigu eta, haiekin batera, hegaluze errea, Izena emateko gure dendatik pasa, telefono honen bidez 948 225 845 edo posta elektronikoz bulegoa@karrikiri.eus

Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea 

Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea. Tel. 948 225 845
kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

Ekaineko berripapera. 203. zenbakia, Karrikiri

Ekaineko berripapera. 203. zenbakia, Karrikiri

Kaixo adiskide!

Urtea ziztu bizian badoa aurrera eta honezkero badugu ekaineko aldizkaria zuentzat prest! Eduki mamitsuz gainezka nola ez: karrikaratu berri dugun kamixetari buruzko informazioa, Arrantzale Egunaren ingurukoak, euskara indartzeko esaldiak…

203. zenbakia, 2016ko ekaina

karrika 176_page6_image1

Eta beti bezala, gure zerbitzuak erabiltzeko edota euskarazko liburu/diska/bestelakoak gozateko pasa zaitezte Iruñeko Xabier karrika 4tik!. Ongi segi!
Karrikiri Lan Taldea


karrika 176_page6_image1

karrika 176_page6_image1

Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan

Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan

Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan

Ikuskizun koloretsu eta bizia Iruñerrian ikusteko azken aukera

Zuberoako Pastoralean oinarrituriko ikuskizun koloretsu eta bizia: antzerkia, dantza, kantua… 80 lagun inguru arizale, kantari, dantzari eta musikarien artean, baita Tuterako Erraldoien Konpartsa eta San Lorentzoko Danzanteak ere, Joxemiel zena bi talde horien partaide izan baitzen. Ikuskizunean Bidadorren ibilbidearen glosa eginen dugu; Bidador euskaltzale, idazle, dantzari, ikerlari, alkate, laguna, familiako… ageri zaigu. Era berean, ikuskizunak Iruñea eta Iruñerriko Euskaldunoi eginiko gorazarrea izan nahi du.

Martxoaren 19an, larunbata, 20:00etan. Sarrerak 10 euroan salgai Karrikiri dendan eta auditorioaren webgunean (www.auditoriobaranain.com)

Josemiel Bidador Pastorala