Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea. Azaroaren 24, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere. Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan. Zailtasuna: Ertaina. Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m). Abiapuntua:Unanu. MINTZAKIDE MENDI TALDEA Read more about Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.[…]

Otsailak 17, Lazkua (781m) Mintzakide mendi taldea.

Lazkua 781m (Larrion) Otsaileko txangorako Lazkua-Altikogaina aukeratu dugu. Txangoa Eraul-eko herrian hasten da Lazkua-ko, Altikogainako eta Erauleko milaka urteko behatokia bisitatzeko ideiarekin. Bi lehenek San Faustoren haitz-lekuarekin eratzen duten gailurretako segida osatzen dute. Leku honetan eskalada-eskola bat kirol hau maite dutenentzat. Bada era askotako bidea, tokian herriaren zereal alor zabalak ikusi ditzakegun hasiera batean, gero Read more about Otsailak 17, Lazkua (781m) Mintzakide mendi taldea.[…]

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ

Igande honetan , ABENDUAK 16,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO. MANDOEGI ABENDUAK 16, Mandoegi 1.046m (Leitzalarrea)  Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten Read more about ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ[…]

MENDAUR ETA SAN JUAN XARRERA MENDI ATERALDIA

2018KO EKAINAREN 17AN, iGANDEA. EGITARAUA: Beti bezala, Korralilloseko errotondan jarri dugu hitzordua 9:00etan, puntualak izan mesedez. 10:00etan Arantzako herri sarreran dagoen aparkalekuan elkartuko gara, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunekin eta Hondarribiako Mintzalagunekin  Itzulia 5 ordu inguruko ibilbidea izanen da eta guztizko desnibela 800m-koa izanen da. Gailurrean haiketakoa egin eta Arantzara bueltatuko gara. Azkenik, San Juan Xar Read more about MENDAUR ETA SAN JUAN XARRERA MENDI ATERALDIA[…]

Lizarragatik E.H. erdigune geografikora. Mintzakide Mendi taldea, “MENDIAN ERE EUSKERAZ” ekimenarekin bat!

“Mendian ere euskaraz” txangoa, Lizarragatik abiatuta   Maiatzaren 27an “Mendian ere euskaraz” txangoa egingo dugu Andia mendilerroan, Lizarragako bentatik abiatuta E.H. erdigune geografikora. Ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.Tartean dira, besteak beste, Mendian euskaraz, Marimendi, Mendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak, Donibane-Lohizuneko Begiraleak eta Hondarribiko Blagan, eta oraingo honetan iruñerriko Mintzakide Mendi Taldea batuko Read more about Lizarragatik E.H. erdigune geografikora. Mintzakide Mendi taldea, “MENDIAN ERE EUSKERAZ” ekimenarekin bat![…]

mintzakide mendi taldea

Igande honetan mendira. Madalen haitza (858n) Hiriberritik.

Igande honetan mendira: Madalenaitz Hiriberritik (448m) abiatuko gara, Arakil ibaia gurutzatu dugu eta ezkerrera hartuko dugu Madalenaitz (860m) gailurra zeharkatzen duen Berastegiko harratea topatuko dugu. Ezkerrera soro baten erdian, Berastegiko ermita erromanikoa (475m) utziko dugu. Harratetik barneratuz eskuinean Aritzabal gailurra (745n) utziko dugu. Hemendik aurrera bidea ezpelen artean igaroko da, eta pagadi bat gurutzatu ondoren Read more about Igande honetan mendira. Madalen haitza (858n) Hiriberritik.[…]

mintzakide mendi taldea

Ikasturteari hasiera emateko,datorren igandean mendira! Hasteko E.H. erdigunera igoko gara.

Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria. Hasteko E.H. erdigunera  igoko gara. MMT. IZEN-EMATE FITXA. Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria. Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak Read more about Ikasturteari hasiera emateko,datorren igandean mendira! Hasteko E.H. erdigunera igoko gara.[…]