Mintzalagunak Etxalarren elkartuko dira asteburuan

Mintzalagunak Etxalarren elkartuko dira asteburuan

Bihartik igandera, Euskal Herriko hainbat herritako 20 mintzalagun elkartuko dira Etxalarko Mokorreko Borda baserrian. Bi egunez, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste zenbait ekintza izango dituzte.

Asteburu pasa Etxalarko zenbait lagunek antolatu dute. Helburuak,
Etxalar ingurua ezagutzeaz gain, elkarrekin euskaraz gozatu eta euskaraz
bizitzeko aukera eskaintzea dira.

Tentazioa daukanak izena emateko aukera dauka
oraindik. Horretarako, 618.303.582 telefono zenbakira deitu behar da
(Jone). Lotarako lekua, otorduak eta ekintza guztiak barne, egonaldia
prezioa 85€koa da.

Mintzalagunen lagunak ere ongi etorriak izango dira!


16443517982_769f365df5_n2

16443517982_769f365df5_n2

Mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarren

Mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarren


Mintzalagunak Etxalarrera Martxoaren 13tik 15era, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute. Azken bi urteetan bezala, bi eguneko egitarau betea prestatu dute, mintzalagunen arteko harremana sustatu eta euskararen bidez bizipen atseginak izateko.
Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera bitartean, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste zenbait sorpresa izango dituzte izena ematen duten mintzalagunek.
25 lagunentzako lekua dago Mokorreko Borda baserrian, eta izen ematea zabalik dago jadanik.
Mintzalagunak Etxalarren Egonaldiaren prezioa 85€ izango da, lotarako lekua, otorduak, tailerrak eta ibilaldiak barne. 
Horretarako, bi bide daude:

  1. Zuzenean Etxalarko kideekin harremanetan jarri: mezua bidali etxalarkobarnetegia@gmail.com-era, edo 618.303.582 zenbakira deitu.
  2. Euskaltzaleen Topaguneari eskaera egin, herriko mintzapraktikako dinamizatzailearen bidez mintzakide@topagunea.org edo 674345749 whatsappean.

Mintzalagunak EtxalarrenNaturarekin gozatu, mintzalagunak ezagutu edo asteburu berezia bizi nahi baduzue, zatozte Etxalarrera! Mintzalagunen lagunak ere ongi etorriak izango dira!
Hemen dituzue aurreko urteetako egonaldietako argazkiak:

2013ko asteburu pasa.
2014ko asteburu pasa.


8675519454_856b96ea13_m

8675519454_856b96ea13_m

OTSAILAK 1, IGANDEA! Mendi txango proposamena: Untzueko Haitza ( 987 m ).

OTSAILAK 1, IGANDEA! Mendi txango proposamena: Untzueko Haitza ( 987 m ).

Urtarrilean saiatu baginen ere, eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen baina berriz ere hemen duzue Arrotxapeako  Mintzakide taldearen eskutik datorkigun  mendi irteera egiteko proposamena:

Untzueko Haitza.
Eguna: Otsailak 1, IGANDEA.
Ordua: 10:30
Lekua: Korralilloseko errotondan. 
Izena emateko: azken eguna urtarrilak 30, mintzakide1@gmail.com helbidean, 674345749 whatsappean edo azpian topatuko duzun fitxa betetzen.


UNTZUEKO HAITZA.
Untzue herriaren gainean
ageri den haitza da. Igoera laburra du, baina polita. Untzuetik abiatu
eta laster sartuko gara ezpel artera, gero haitzarte batzuetan igaro eta
tontorrean gara. Mendi txikia da, baina ikuspegi zabalekoa hegoaldeko
lurraldeen gain. Atze aldean ordea, ekialdeara luzatzen den hegi luzean,
haizerrota zuri ugari dago, bertan hasi eta hainbat kilometrotan.


Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa… zeure esku dago!

Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa… zeure esku dago!

  • Gaur goizean, 2014-2015 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoen izen emate kanpaina aurkeztu dugu Donostian. Bertan izan dira Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria, Maitane Arizabaleta Bergarako Jardun elkarteko kidea, eta Kristina Kerthoff eta Bego Urzelai Bergarako berbalagunak, aurtengo kanpainaren protagonista, Asier Kidam magoarekin batera.
Kanpaina honen bidez, hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible dela erakutsi nahi dugu; eta horretarako, euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenek jakin badakite ez dela magiarik behar, TRUKOA NORBERARENGAN DAGOELAKO! Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituzte mintzalagunek. Eta astean ordubetez elkartuta, euskal hiztunak biderkatzen dituzte parte hartzen duten kideek.Horixe da mintzapraktika egitasmoen magia: ahalegin txiki eta atseginarekin, indarrak biderkatzen dira!
Aurreko ikasturtean 5.500 mintzalagun baino gehiago elkartu dira Euskal Herri osoan hedatuta dauden egitasmoetan. Izen emateak gora egiten du urterik urte, eta hastear dagoen ikasturtean 6.000 mintzalagun lortzeko bidean daude Mintzapraktika egitasmoak. Guztira, 22 herri eta eskualdek hartu dute parte kanpainan, baina Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko deia Euskal Herri osora hedatu nahi dugu. Gogoratu bi mintzalagun mota daudela; Hitz egiteko jariotasuna, ohitura lortu nahi dutenak batetik eta egunerokoan euskaraz bizita, besteei laguntzeko parte hartzen dutenak, bestetik. Mintzapraktika egitasmoetan BIAK BEHAR DITUGU! Beraz, lagundu mezua zabaltzen: Egin zaitez Mintzalagun eta BIDERKATU EUSKARA!

Categories: Uncategorized

– See more at: http://www.mintzalaguna.org/euskal-hiztunak-biderkatzeko-trukoa-zeure-esku-dago/#sthash.eAqwZzWU.dpuf