MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon

MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon

BADATOR IKASTURTE BERRIA!!

ANIMATU GUREKIN MINTZAPOTEORA!!

Urriaren 2ean, Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19.00-tan Iruñerriko Mintzakide egitasmoak ikasturteari hasiera emango dio, gero hortik abiatuko gara tabernaz-taberna mintza-poteoan.

 

Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena, TÚ-tik GU-ra Ongietorri Mintzakideon Mundura!!

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Mesedez e-postaz ala whatsapp bidez konfirmatu zure asistentzia mintzapoteoan!!! 

 


Mintzatxot2020

Mintzatxot2020

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak

Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.

Parte hartzeko prest?
Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria,  izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa,  non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke. 
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Beraz, egitasmoaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, urriaren 4ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, ikasturte berriaren aurkezpena egiteko eta hortik abiatuko dira tabernaz-taberna mintza-poteoan. 
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatzen dizue elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.


pintxopotea_001

pintxopotea_001

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakideak hitzordu berezia izango dute azaroaren  24an, osteguna , izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Zaldiko Maldiko elkartetik  hasita.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.

Beraz, ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, azaroaren 24ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, mintzakideen arteko aurkezpenak egingo dira eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketak bultzatzea.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

https://www.irunerrikomintzakide.org/event/mintzapoteoa-esan-kaixo-ikasturte-berriari?instance_id=13426