Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du Mintzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak.

Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea. Etxealdian ere bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabal bat zure zain! Ongi etorri mintzalagunon mundura!

Egitasmoaren helburua da, pandemia baino lehen martxan ziren lagun guztiak, mintzakideak eta solaslagunak online saioetara erakartzea, honetarako hainbat baliabide eta laguntza eskainiz.

Saio osagarri birtualak ere eskainiko dira eta lagun berriak topatzeko aukera izanen da, ordura arteko mintzakide edo solaslagun taldea animatzen ez bada edo besterik gabe lagun berriekin mintzatu nahi baduzue.

Parte hartu nahi baduzu hemen sartu eta eman izena, oso erraza da.

Zure betiko taldearekin jarraitu nahi baduzu eta horretarako laguntza behar baduzu, MintzalagunON sarera salto egiteko, adostu ezazue taldekide guztien artean eta  bota mezutxo bat mintzakide@topagunea.eus helbidera eta ahal den lasterren jarriko gara zuekin harremanetan, behar duzuen laguntza eskaintzeko.

Egitasmoaren helburua ere bada, konfinamendu garaia amaitu ondoren herrietako egitasmoetan txertatzea MintzalagunON sarea.

Animatu eta gozatu!

Mintzalaguna Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

    Feed has no items.

 

Harremanak konfinamendu garaian. Elaide.eus

 


Mintzalagunak sarera saltoa eman du! mintzalagunONsarea - - Etxealdian ere mintzapraktika saioak martxan daude. Parte hartu!.GIF (2)

Mintzalagunak sarera saltoa eman du! mintzalagunONsarea - - Etxealdian ere mintzapraktika saioak martxan daude. Parte hartu!.GIF (2)

Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.

Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.

Jitsi, Whatsapp, Skype, Hangouts, Google Duo,… eta bestelako plataformak ezinbestekoak bilakatu dira koronabirusak eragindako egoera berezi honetan sozializatzeko eta lanerako.

Mintzapraktika egiteko ere baliatu ditzakegu, asteroko mintzapraktika saioekin jarraitzeko, gure Mintzakideko lagunekin harremanetan egoteko.

Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:

  •  Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
  •  Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
  •  Denbora mugarik ez.
  •  Pasahitzik da ez behar.
  •   %100 kode librea.
  •  Oso segurua da: enkriptatua.
  •  Doakoa da.

Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.

Mugikorrekin ere erabili daiteke, ezer instalatu gabe, ordenagailuarekin bezala.

Benetan guztiok ondo egotea espero dugu. Animo berrogeialdiarekin!

 

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea