Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere Urte berriarekin batera, martxan jarriko dugu Esteribarren Iruñerriko Mintzakide egitasmoa.  Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu behar du gure bailaran ere, eta horretarako, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da. Euskara ikasteaz gain gure bailaran euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke.  Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen Read more about Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere[…]

Iruñerriko Mintzakide Esteribar

MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon

BADATOR IKASTURTE BERRIA!! ANIMATU GUREKIN MINTZAPOTEORA!! Urriaren 2ean, Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19.00-tan Iruñerriko Mintzakide egitasmoak ikasturteari hasiera emango dio, gero hortik abiatuko gara tabernaz-taberna mintza-poteoan.   Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena, TÚ-tik GU-ra Ongietorri Mintzakideon Mundura!! Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta Read more about MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon[…]

MINTZAPRAKTIKA PROGRAMEN EBALUAZIOA 2018-2019

2018- 2019 ikasturteko ebaluazio inkesta. Ikasturte amaieran gaude eta oporrak gainean ditugu; horregatik, urtero bezala, galdetegia betetzeko proposamena luzatzen dizuegu. Bertan Mintzakide egitasmoa baloratzeko aukera duzue,  betetzea eskertuko genizueke, 5 minutu baino ez dira eta egitasmoa hobetzeko zein gure lana ebaluatzeko oso garrantzitsua da, egitasmoa inor gutxik bezala ezagutzen baituzu. Kargatzen…

MINTZAKOLORE- MINTZODROMOA

MINTZODROMOA. Ekainaren 1ean San Frantzisko plazan.

Ekainaren 1ean, Iruñean eginen dugun MINTZODROMOra gonbidatu nahi zaitugu. 12:00etan SAN FRANTZISKO Plazan muntatuko dugun gunean patxada osoz gai hurbil eta interesgarrien inguruan mintzatzeko aukera izanen dugu. Nork parte har dezake? Euskara ikasten ari denak eta euskalduna den orok parte har dezake. Zertarako egiten dugu? Mintzodromoa euskararen erabilera sustatatzeko baliagarria den ekimen bat da. Euskara Read more about MINTZODROMOA. Ekainaren 1ean San Frantzisko plazan.[…]

Egun pasa Donostian. Bisita gidatua, bazkaria eta arratsalde pasa Donostiako Mintzalagunekin!

2014 urtarrilean Donostiako Mintzalagunak Iruñera hurbildu ziren eta elkarrekin egun ederra pasa genuen. Oraingoan Lizarbeibar eta Iruñeko Mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Hondarribia eta Irungo Mintzalagunak Donostiara hurbilduko gara. Egun ederra prestatu digute Bagerako Mintzalagunek: 12:00etan Euskararen ibilbide gidatua, 14:30etan bazkaria Kresala elkartean eta bazkal ostean giroa ez da faltako! AUTOBUSA: Lizarraldea, Izarbeibar Read more about Egun pasa Donostian. Bisita gidatua, bazkaria eta arratsalde pasa Donostiako Mintzalagunekin![…]

Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Mintza-txotx! Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 11rako. Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 11an, larunbata. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin Read more about Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera![…]

Ikasturtea agurtzeko Mintzapoteoa.

  Euskara praktikatzeko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakide Egitasmoko mintzapraktika taldeak, hitzordu berezia izango dute ekainaren 26an, ikasturteari amaiera emateko eta bide-batez Udako Mintzakide taldeei hasiera emateko.    Mintzapoteo ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira, bertaratzen direnen arteko aurkezpenak egin, pintxoak dastatu eta bere esku egongo Read more about Ikasturtea agurtzeko Mintzapoteoa.[…]