UDAN ERE EUSKARAZ!!  Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

UDAN ERE EUSKARAZ!! Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

Udan ere mintzapraktika taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran aritzeko.

Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue  telefonoz edo e-postaz jasoko dizkizuegu datuak.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 27an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

– Hurrengo inprimakiaren bitartez  Udako Mintzakide – 948 330868 telefonoan
http://www.irunerrikomintzakide.org/

-664496509 whatsappean

Eta mintza-taldeetan lagundu nahi baduzu, euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna izanda. Prest bazaude, arestian aipatutako izena emateko aukerez baliatu. (sakatu hemen) 

Sanferminak!!!

Sanferminak!!!

SANFERMINETAN ERE EUSKARAZ!!!

Festaroan sarturik gaude dagoeneko edo hala ez bada laster izanen da.

Gu ere, sari gisa (merezi ala ez) bagoaz festetara, 17an berriz  hementxe aurkituko gaituzue, udako taldeak martxan jartzen  eta urrian Mintzakide 17/18 aro berriari hasiera emateko,ikasturte berria  borobiltzen.

Bitartean ekin festari Sanferminetan!

Iruñera hurbiltzen  bazara  Euskaraz bizi  eta goza nahi bezala,  ez dezagun ahantz festetako Euskara.

SANFERMINETAKO AGENDATXOA

AGENDATXOA