Sanferminak!!!

Sanferminak!!!

SANFERMINETAN ERE EUSKARAZ!!!

Festaroan sarturik gaude dagoeneko edo hala ez bada laster izanen da.

Gu ere, sari gisa (merezi ala ez) bagoaz festetara, 17an berriz  hementxe aurkituko gaituzue, udako taldeak martxan jartzen  eta urrian Mintzakide 17/18 aro berriari hasiera emateko,ikasturte berria  borobiltzen.

Bitartean ekin festari Sanferminetan!

Iruñera hurbiltzen  bazara  Euskaraz bizi  eta goza nahi bezala,  ez dezagun ahantz festetako Euskara.

[ms_button style=”3d” link=”https://www.irunerrikomintzakide.org/agendatxoa-3/action~posterboard/page_offset~1/request_format~json/cat_ids~320/” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#dd3333″ text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”bounceOutRight” border_width=”11″ class=”” id=””]SANFERMINETAKO AGENDATXOA[/ms_button]

AGENDATXOA


zapi-gorriak1_foto960

zapi-gorriak1_foto960

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Arrantzale Eguna, uztailaren 12an. Animatuko al gara?

Bat baino gehiago urduri egonen da sanferminak gertu ditugulako eta Arrantzale Egunaren berri jaso ez duelako. Dagoeneko prestaketetan hasi gara eta eguna zehaztu dugu: uztailaren 12an, asteartearekin, izanen da. Aurtengo datak ikusi ondoren, asteartearekin egitea hoberena izanen dela ikusi dugu.

Beti bezala, Bizkaiko sukaldariak etorriko zaizkigu eta, haiekin batera, hegaluze errea, Izena emateko gure dendatik pasa, telefono honen bidez 948 225 845 edo posta elektronikoz bulegoa@karrikiri.eus

Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea 

Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea. Tel. 948 225 845
kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

IKA, Arturo Campion : Sanferminetan gure txokoa Zaldiko Maldiko elkartean

IKA, Arturo Campion : Sanferminetan gure txokoa Zaldiko Maldiko elkartean

2014/06/19
Arturo Campion IKA euskaltegiak Sanferminetan urtero jartzen du ostatua Zaldiko Maldiko elkartean (antsoleaga karrika 11), eta aurten ere halaxe eginen dugu. Sanferminak giro ezin hobean, euskaraz eta prezio herrikoietan gozatu nahi badituzu, zatoz gurera!
Egunero zabalik izanen dugu ostatua eguerdiko 12etatik 3retara (pintxoak, fritoak eta bermuta), eta arratsaldeko 8etatik aurrera (sukaldea zabalik 01:00 arte).

Aurten, gainera, hainbat ekitaldi antolatu dugu:

eguna eta ordua zer
7a
20:30
Alturako Bertso Saioa + pintxopote
8a
12:00-13:30
Haurrendako aurpegi margoketa eta jolasak Eureka elkarteko lagunekin.
8a
22:00
Hip Hop Gaua. Satelite & RPVko Iosu & kolaborazioa + Goienetxe Anaiak + Graffiti
9a
bazkalordua
Zaldiko Maldikoko bazkideen bazkaria
10
bazkalordua
Atun Jana. KARRIKIRIK antolaturik. Sarrerak Karrikirin salgai
13a
13:00-15:00
La Única peñan
IKARIKATURA. Asisko Urmeneta karikaturak egiten Milaka Argi Nafarroan kanpainaren alde
14a
21:00
Milaka Argi Zozketa. Sari ederrak (Urdaiazpikoa, gazta, heldu den ikasturterako matrikula euskaltegian…). Sanferminetan zehar boletoak salgai Zaldiko Maldikon.


1.000 EROSLE BAIETZ! Gure DVD-a diruz laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!

1.000 EROSLE BAIETZ! Gure DVD-a diruz laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!

Gure DVD-a diruz
laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!
1.000 EROSLE BAIETZ! 
EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI!
Gero
eta gutxiago falta da Sanferminetarako… Eta Euskalerria Irratiaren aldeko
auzolan zoragarri hau amaitzeko. Uztailaren 6a izanen da haurrentzako DVDa
finantzatzeko ekarpenak egiteko azken eguna. Oso pozik gaude orain arte
jasotako sostengu itzelarekin, jaso ditugun 18.000tik gora euroekin. Baina
ziur gara haratago joan gaitezkeela, hasieran botatako erronka gaindi
dezakegula: baietz 1.000 lagun lortu! Uztailaren 6an hori lortzea sekulakoa
izanen litzateke, alimaleko elkartasun txupinazoa.
Iruindarrok
(eta gainontzeko lagun guztiok):
biba
San Fermin! Gora Euskalerria Irratia! 
 
Hemen
dituzue hainbat esteka, disko berrian entzun ahal izango dituzun abestien
zati batzuekin. “Oneka” cd+dvd berrian oso-osorik izango
dituzu! 
Aqui
teneis una seleccion de enlaces a los videos que hemos ido colgando de alguna
de las canciones que ya tenemos grabadas y que saldrán en nuestro próximo
cd+dvd “Oneka
Eman
izena gure Youtube-ko kanalean gure bideoak ikusten lehenengoa izateko! 
Ene
Kantaken YOUTUBE
– http://bit.ly/SQ369T
Subscribete
a nuestro canal de Youtube para ser el primero en ver nuestros videos
YOUTUBE – http://bit.ly/SQ369T
20 HAUR
KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI
Ene Kantak proiektuko
kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek
erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei
guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten
taldeak diruz laguntzen dituzte.
Lehen CD-DVD-a Sortzen-en
alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren
inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain,
hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko
letrekin, Euskalerria
Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!
Kantak euskal kultur, kirol
zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek
parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako
irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek
egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso
egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko.
23
ABESLARI HANDI
Lagun
asko
 dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak.
Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi
mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin
Muguruza
 (musikaria)
Ruper
Ordorika
 (musikaria)
Mikel
Urdangarin
 (musikaria)
Imanol
Ubeda
 (Bide Ertzean taldeko
musikaria)
Zuriñe eta
Fran
 (Hesian taldeko
musikariak)
El Drogas (musikaria)
Kutxi
Romero
 (Marea taldeko
musikaria)
Manolo
Garcia
 (musikaria)
Igor
Ijurra
 (iruñeko orfeoiko
zuzendaria)
Alaia
Martin
 (bertsolaria)
Oinatz
Bengoetxea
 (pilotaria)
Abel
Barriola
 (pilotaria)
Jon
Apezetxea
 (pilotaria)
Nagore
Arizaga
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Ana Isabel
Martinez
 (Bera-Berako
eskubaloi jokalaria)
Silvia
Ederra
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Oier
Sanjurjo
 (Osasunako
futbolaria)
Asier
Riesgo
 (Osasunako futbolaria)
Markel
Bergara
 (Realeko futbolaria)
Imanol
Agirretxe
 (Realeko futbolaria)
Gorka
Iraizoz
 (Athleticeko
futbolaria)
Mikel San
Jose
 (Athleticeko futbolaria)
500
DANTZARI TXIKI
Kanta bakoitzak bideoklip bat
izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko
da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko
haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil.
 Honatx
bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Leitzako Erleta ikastetxea
Iruñeko Buztintxuri
ikastetxea

Iruñeko San
Frantzisko ikastetxea

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea
Zangozako
ikastola

Burlatako Ermitaberri ikastetxea
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola
Zizurko Erreniega
ikastetxea

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea
HAMAIKA
EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT
1.000
erosle behar ditugu
CD-DVDa plazaratu
ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin
lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste
erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da,
oraingoaren gastuak behin kitatuta.
Euskalerria Irratia Iruñerriko
irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren
30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua.
 Euskaldunek
elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala;
izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak
behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak
ilegalki gauzatu duela ukazio hori.
Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa
ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du.
 Euskaldunei
plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta
komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean,
Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun
horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko,
finantzazioa behar du. Horregatik
antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro
lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).
Eman
bidea Euskalerria Irratiari!