Udan ere euskaraz¡¡ Udako MINTZAKIDE taldeak .Animatu zaitezte¡¡.

Uda heldu da¡¡¡¡ Udako Taldeak ere¡¡

Hemen gaituzue berriro; Sanferminak prestatzen eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da. 
Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?
Egia esanda aste honetan uda iritsiko da, baina Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.
               
Hori ekiditeko nahian aurten ere Udako taldetxoak antolatuko  ditugu.
Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue abuztua bitarte hemen egongo garela eta  telefonoz edo e-postaz jasoko dizuet datuak.
https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&formkey=dE5Hb0RRUkNxWi1hZ3hQLXlXcGh2c0E6MA#gid=0
Udan ere euskaraz¡¡ Animatu zaitezte¡¡.
Gero eta talde handiago biltzen bagara aukera zabalagoak izango ditugu taldeak eta ordutegiak adosteko.

Udako Agendatxoa hutsik ez jarraitzeko zuen laguntza eskatu behar dugu. Ziur zuen auzotan, herrietan edo elkarteetan Euskarazko ekitaldiren berri izango duzuela, horrela bada mesedez ,mintzakide1@gmail.com helbidera bidali eta Agendatxoan gehituko dugu.   


AEK,FAMILIENTZAKO BARNETEGIA

AEK,FAMILIENTZAKO BARNETEGIA

Urteak
daramatza
AEK
-k familientzako barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak
dira: gurasoak euskara ikasten dauden bitartean, begirale-hezitzaile prestuek
seme-alabak zaintzen dituzte; eta arratsaldean, denak batera, ikasitakoa
praktikan jartzen dute. Euskara ikasi eta guraso eta seme-alaben artean euskaraz
aritzeko ohitura sendotzeko balio du, eta gainera, aparteko oporraldia dira haur
eta gurasoentzat.

Barnetegi hauek nolakoak diren azaltzeko modurik onena
bertan aritu diren gurasoen esperientzia azaltzea denez, bideo labur HAU
prestatu dugu. Horrez gain,
AIZU! aldizkariak
publikatu duen guraso batzuen gutuna, eta ama baten testigantza partekatu nahi
ditugu zuekin.

Informazio gehiago (datak, prezioak, lekuak), HEMEN
Matrikulazioa:
673
200 100 / 946 464 000
udabarnetegia@aek.org


UDAN MINTZALAGUNENTZAKO BI EGONALDI ANTOLATU DITUZTE

UDAN MINTZALAGUNENTZAKO BI EGONALDI ANTOLATU DITUZTE



UDAN MINTZALAGUNENTZAKO BI EGONALDI ANTOLATU DITUZTE

Etxalarrera joateko gogoa al daukazue? Esperientzia errepikatu nahi al duzue? Ez duzue udan zer egin erabaki? Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako bi egonaldi antolatu dituzte! Hauek dira datak:
  • Uztailaren 25etik 31ra arte (280€)
  • Abuztuaren 1etik 10era (380€)
Mintzapraktika taldeetan ari diren edo euskaraz gozatu nahi duten lagunak bildu nahi dituzte Etxalarren, ekintza eta esperientzia berriz osatutako txandetan. Animatu, plan zoragarria izango da! Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi arrate@topagunea.org helbidera.
Mintzalagunak Etxalarren

– See more at: http://www.mintzalaguna.org/errepikatzeko-modukoa-izan-da/#sthash.mb748xqH.dpuf


Udako Mintzakide taldeak, izena eman!

Udarako planik ez? Udako Mintzakide taldeak! izena eman

Udarako planik ez? Udako Mintzakide taldeak!
Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?
Oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda helduko da. Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.  
Hori ekiditeko nahian aurten ere hirugarren aldiz  Udako Mintzakide taldetxoak  antolatuko    ditugu.  Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako blogetan, http://mintzakideak.blogspot.com.es/ udako izen-emate fitxa aurkituko duzue. Fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue abuztua bitarte hemen egongo garela eta  telefonoz edo e-postaz jasoko dizuegu datuak.   Udan ere Mintzakide!

 Sakatu irudian izena emateko