EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA

EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA

EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA 

Ekainaren 6an Euskararen Eguna ospatzeko erabakia hartu zen Euskaltzaleen I. Topaketan. Data gero eta hurbilago dugu eta jada antolaketa lanekin hasteko beharra dugu. 

Hauxe 1. bileraren deialdia: Apirilak 20 (astelehena), 19:00etan Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean.

Euskara gure Zendean ahalik eta prestigio handia izan dadin, Euskararen Jaia ahalik eta handien izan dadin…euskaltzale guztion lanaren beharra dugu. Gora auzolana!!


1.bilera

1.bilera

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe.
Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu.

Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa,
bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin
adostuko den moduan.

Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen.

Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez:

Helbidea: euskara@berriozar.es

Telefonoa: 948 30 03 59 
 

escudo_berriozar

escudo_berriozar

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

  • …Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko
    eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko…
  • …Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu
    beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika
    berria eta eragingarria behar du euskarak…

  • …Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika
    horren oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte
    egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai
    eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso
    tinkoa erakutsiko dugu…

    Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko
    eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean
    Anaitasuna Kiroldegian.

    Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain,
    eguna girotzeko plan desberdinak antolatu dira, besteak beste,
    BERTSO BAZKARIA: (kartelak erantsirik)

    BERTSO BAZKARIA. Julio

    Soto, Alaia Martin, Fredi Paia. 14:00ean
    Anaitasunako Jatetxean bertan. 25 euro. Txartelak salgai:
    Karrikiri Euskal Dendan, Irrintzi eta Iruñezar AEK
    Euskaltegietan, IKAren Campion eta Sahats Euskaltegietan
    Informazioa/Erreserbak: euskarazbizinahidut@gmail.com
    helbidean.

 


bertso-bazkaria-anaita-14

bertso-bazkaria-anaita-14

Uharteko Euskararen Eguna 2014. Ekainaren 29an, igandea.

Uharteko Euskararen Eguna 2014. Ekainaren 29an, igandea.

Ekainaren 29an, igandea:

  • 9:00. Goiz-soinuak Uharteko Gaitero eta Joaldunekin.
  • 10:00. Eskulangintza-azoka eta hainbat tailer.
  • 11:00. Kalejira: Uharteko Erraldoi eta Kilikiak, Dantzari Txikiak, Gaiteroak, Txistulariak, Gurasoen dantza taldea, Amaiur dantza taldea eta Txalaparta tailerra eta txaranga Berria.
  • 12:00. Jaialdia, San Juan plazan.
  • 13:00. Herri Kirolen erakustaldia San Juan plazan.
  • 14:00. Txikiendako bazkaria San Juan Plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria San Juan plazan. Bazkalostean akordeoilaria. Txartelak salgai ekainaren 25era arte Garro Kioskoan eta Oiezki Tabernan (helduak: 16€ / haurrak: 6€).
  • 16:00. Haurrendako jolasak Xamarikoren jolas mundua, San Juan plazan.
  • 19:00. Kontzertua Drindots taldearekin San Juan plazan.

Antolatzailea: Berdintasuna Kultur Elkartea eta Euskara Zerbitzua. Laguntzailea: Udala eta Uharteko kultura taldeak.