Gaur M1lak, Berriozarko Herria tabernan. Minutu bateko eleak lehiaketa.

Gaur M1lak, Berriozarko Herria tabernan. Minutu bateko eleak lehiaketa.

Aurten KORRIKA urtea dugu. Izan ere,  martxoaren 19an abiatuko da 19. edizioa. Korrikaren inguruan aste kulturala ere izaten da eta hor kokatzen da MINUTU BATEKO ELEAK jarduera.

 

Gogoan izanen duzu azken edizioetan Herria tabernan egindako ekitaldi arrakastatsua: norberak aukeratu ala idatzitako testua irakurtzen du besteen aurrean eta zuzeneko musikaz girotuta.

 

Aurten ere antzeko jarduera antolatu nahi dugu, eta horretarako zuregana jo dugu orain. Jarduera zertan den hementxe azaltzen dizut pausoz pauso.

 

  • Gehienez ere minutu batean irakurtzen den testu laburra idatzi edo aukeratu behar duzu.
    • Beste batena izan daiteke, baita zuk idatzitakoa ere.
    • Gai librea da: dibertigarri, interesgarri, sakona, edo ez. Zure gustukoa.

 Behin testua hautaturik, igorri posta honetara: zorroka@topagunea.org Horretarako otsailaren hogeia jarriko dugu epemuga. Hau egiteko arazorik izanez gero, hitz egin Pellorekin zuzenean (636 67 94 16).
 Testu guztiekin liburuxka bat eginen dugu eta baita saldu ere (10 euro) Zorrokak Korrikan erosiko duen kilometroa ordaintzen laguntzeko.
 Martxoaren 27an, Herria tabernan, eta iluntzeko zortzi eta erdietan (8:30) eginen dugu saioa. Hantxe nork bere testua irakurriko du.
 

  • Aurten ere hitzek irudiak izanen dituzte lagun; kasu honetan Berriozarko artista baten ilustrazioekin. Gainera, liburuxkekin banatuko diren zenbakiekin artistaren lan bat zozkatuko da.

 

Besterik ez, ekitaldi honen gakoa parte hartze zabala izatea da, horregatik animatu, asko izanen baikara han nork bere istorio, olerki, txiste, hausnarketatxo eta abar besteekin partekatzen.


Gaur-herria2

Gaur-herria2

LABURBIRA, film laburren zirkuitua, Berriozarren

LABURBIRA, film laburren zirkuitua, Berriozarren


Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera.

Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu! 

Hona hemen emanaldiaren inguruko datuak:
Noiz: Martxoak 14, larunbata 

Ordua: arratsaldeko 19:30etan 
Lekua: Berriozarko Kulturgunean


Eskuorri-portada2

Eskuorri-portada2

Azaroaren 22an Berriozarko Zorroka elkarteak Bertso bazkaria antolatu du

Azaroaren 22an Berriozarko Zorroka elkarteak Bertso bazkaria antolatu du

Berriozarko Zorroka elkarteak Bertso bazkaria antolatu du: Azaroaren 22an, larunbatean eguerdiko 14:00etan Zulo Alai elkartean. Bertsolariak: Sustrai Colina eta Jone Uria.

dakizuen bezala larunbatean Bertso Bazkaria izanen da. Sustrai Colina (Iparraldeko txapelduna) eta Jone Uria. Bazkaria ordu bietan da, baina laguntza behar dugu prestaketarako. Beraz, norbaitek 12etarako bertan egon badaiteke, guri esan edo zuzenean mezu honi erantzun prestaketan parte hartzeko.