Zubiarte euskaltegia. 2019-2020 ikasturteko matrikulaldiaren epea zabalik

Zubiarte euskaltegia. 2019-2020 ikasturteko matrikulaldiaren epea zabalik

2019-20 ikasturteko matrikulaldiaren epea: maiatzaren 27tik ekainaren 14ra

Matrikula  webgunean egin behar da: Matrikulazioa  edo euskaltegian bertan auto-matrikula eginez (goizean 09:00-13:00, eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiralean goizez bakarrik, maiatzaren 27tik ekainaren 14ra).

Zubiarteko ikaslea bazara…

1.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa

    • aukeratu euskara edo castellano
    • erabili Moodleneko erabiltzaile izena eta pasahitza (Ez badakizu, eska dezakezu hemendik).
    • osatu falta diren datuak: batez ere nortasun agiriaren zenbakia, zerbait aldatu behar baduzu aldatu (posta elektronikoa, telefonoa…)
    • beherago, aukeratu zein maila egin behar duzun (ez badakizu, hitz egin zure irakaslearekin), zeinmodalitate egin nahi duzun: 10 h, 5h, autoikaskuntza, kanpoko taldea… eta  zein ordutegi nahi duzun.
    • EGA ikastaro trinkoa irailean egin nahi baduzu, aukeratu 5h modalitatea eta gero EGA-irailean (Iraileko ikastaroa eginez gero ikasturte osorako ere plaza erreserbatua izango duzu)
    • Kanpoko talde batean ikasi nahi baduzu, aukeratu lekua ordutegiaren tokian.
    • Onartu dena eta berretsi.

2.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria)

3.- Matrikula ordainketa:

  • Izen-ematearekin batera ordaintzen dutenek lehentasuna izanen dute plaza eta taldea aukeratzeko momentuan.
  • Dena dela, matrikulak ordainduta egon beharko du irailaren 6a baino lehen. Data honetarako ordaindu ez dutenak ez ditugu kontuan hartuko taldea sortzeko edo konfirmatzeko.
  • Matrikula web orriaren bidez ordaintzen ahal da, matrikulazioa, edo euskaltegian bertan txartelarekin.

 Ikasle berria bazara….

1.- Sartu gure web orrian edo egin euskaltegian bertan (goizean 09:00-13:00, eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiralean goizez bakarrik). ikusteko zein ikastaro, zein ordutegi ematen ditugun.

2.- Noizbait ikasi baduzu euskara edo zerbait badakizu pasatu behar duzu euskaltegitik (goizean 09:00-13:00eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiralean goizez bakarrik), irakasle batekin hitz egiteko,  zure maila erabakitzeko; 5 minutuko elkarrizketa izango da. Ondoren euskaltegian bertan egin ahal duzu matrikula. Ezinezkoa bazaizu euskaltegitik pasatzea deitu telefonoz (goizean 09:00-13:00, arratsaldean 17:00-19:00, ostiralean goizez bakarrik).

3.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa

    • aukeratu euskara edo castellano
    • aukeratu erabiltzaile berria
    • sartu zure datu pertsonalak
    • orri berean, aukeratu zein maila egin behar duzun, zein modalitate egin nahi duzun: 10 h, 5h, autoikaskuntza, kanpoko taldea… eta zein ordutegi nahi duzun.
    • EGA ikastaro trinkoa irailean egin nahi baduzu, aukeratu 5h modalitatea eta gero EGA-irailean (Iraileko ikastaroa eginez gero ikasturte osorako ere plaza erreserbatua izango duzu)
    • kanpoko talde batean ikasi nahi baduzu aukeratu lekua ordutegiaren tokian.
    • onartu dena eta berretsi.

4.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria).

5.- Matrikula ordainketa

  • Izen-ematearekin batera ordaintzen dutenek lehentasuna izanen dute plaza eta taldea aukeratzeko momentuan.
  • Dena dela, matrikulak ordainduta egon beharko du irailaren 6a baino lehen. Data honetarako ordaindu ez dutenak ez ditugu kontuan hartuko taldea sortzeko edo konfirmatzeko garaian.
  • Matrikula web orriaren bidez ordaintzen ahal da, matrikulazioa, edo euskaltegian bertan txartelarekin.

Matrikula itzultzeko epea:

Zubiarteko taldeak: 2019ko irailaren   30a

Kanpoko taldeak eta EGA: 2019ko urriaren 15a

Informazio gehiagorako: 848 431010 telefonoan edo zub.idazkaritza@educacion.navarra.es

Zubiarte Euskaltegia


d19292db2d01d6bbe74c27e3cf0501bf_400x400

d19292db2d01d6bbe74c27e3cf0501bf_400x400