*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa.

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara.

Zer da Mintzakide?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

ZERTARAKO?

EUSKARA HOBETZEKO, GEHIAGOTAN ERABILTZEKO, EUSKARAZ BIZITZEKO, NORMALIZAZIOAREN ALDE EGITEKO, INGURUNE EUSKALDUNA SORTU, INDARTU ETA ZABALTZEKO….

Nola egingo dugu?

ASTEAN BEHIN: ORDUBETEZ, TALDE TXIKIETAN. PASEOAN, KAFETEGIAN, PARKEAN… EUSKARAZ HITZ EGITEKO OHITURA DUTENAK ETA MINTZAPRAKTIKA EGIN NAHI DUTENAK ELKARTUTA, BESTE MINTZA-TALDEEKIN KOORDINATUTA.

aurrez-aurreko mintzapraktika taldeak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. 

ON-LINEko mintzapraktika

Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu.  Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

EUSKARAZ KOMUNIKATZEKO GUTXIENEKO MAILA IZAN BEHAR DA ETA ASTEAN BEHIN ELKARTZEKO KONPROMEZUA HARTZEA

ETA GURASOLAGUNA?

IKASTETXEKO GURASOAK BESTE GURASOEKIN BILTZEN DITUEN MINTZAKIDEAREN ALDAERA DA. HAURRAK DIRELA ETA, EUREN ORDUTEGI EDO ZAINTZA BEHARRETARA EGOKITUTA DAGO.

Orkoiengo Udala