Iruñerriko Mintzakide

Elkarrekin. Euskara bizi, erabili

Lagunak egin eta ondo pasa euskara praktikatu edo praktikatzen lagunduz.

 Behar eta gogoen araberako mintzapraktika  taldeak

 Behar eta gogoen araberako mintzapraktika  taldeak

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.

Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Iruñerriko Mintzakide  egitasmoan

Mintzapraktika taldeak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. 

Mintzapraktika ON-line

Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu.  Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.

Azken berriak…

iruñerriko agenda

maiatza 14 @ 19:00 – 20:00
19:00
 
Uharteko kultura etxea
19:00
 
Barañaingo auditorioa
19:00
 
Aranguren ibarreko kultura-etxea (Mutiloa)
maiatza 14 @ 19:30 – 20:30
19:30
TXALAROA 2021Bihotx gara eta istorio bat kontatzera gatoz: txalapartak, Euskal Herri musikaren oinarri den tresna honek, izan dizakeen norabide desberdinak erakustea. Joera tradizionalenetik hasi eta doinu moderno eta garaikideenekin amaitu arte. Txalapartak denboran zehar izan[...]
Sanduzelaiko Civivoxa
maiatza 14 @ 20:00 – 21:00
20:00
 
Totem aretoa