GAZTEZULO aldizkaria 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekaria da. Egun, Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana edo diasporarengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da. Ale bakoitzak 80 orrialde ditu, koloretan, askotariko gaiak jorratuz: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…
Mintzalagun gazteentzako aukera aproposa da GAZTEZULO. Aldizkariaz gain, webgunea ere badauka: www.gaztezulo.com
  • Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari.