Euskarazko literatur saioa familientzat “Gerrak ez du izenik” haur liburuaren egileekin.

Euskarazko literatur saioa familientzat “Gerrak ez du izenik” haur liburuaren egileekin.

azaroak 15, larunbata, 12:00etatik 13:30era Kulturgunean (Etxaburua kalean)

.
Maite Mutuberria irudigileak eta Leire Bilbao idazleak kontatuko digute 1937ko Durangon jazotako  “Gerrak ez du izenik” istorioa. Kontaketaz gain, zuzenean egindako marrazkiak eta proiekzioak erabiliko dituzte.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako haurrei zuzendua. Bakoitzak gehienez 4 leku erreserbatu ahalko ditu 7 urtetik gorako neba-arreba edo guraso euskaldunekin joateko.
Izena emateko deitu 012 (948012012) telefonora azaroaren 3tik 7ra.

Leku mugatuak. Erreserbak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da (lehentasuna Berriozarren erroldatuek). Lekuak SMSren bidez baieztatuko dira.
Partaideek “Gerrak ez du izenik” albumaren ale bat jaso ahalko dute Berriozarko Liburutegian azaoraren 11n edo 12an (15:00-21:00) nortasun agiriren bat aurkeztuta.
Etxepare Saria sustatzen duten Udalek antolatutako emanaldia.
“Gerrak ez du izenik” albumak 2013kko Etxepare saria jaso zuen.