Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti,
Berriozar, Burlata, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute
egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta hainbat
liburu-dendaren babesarekin.

 

 Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25
merkeago ordaindu ahalko da liburu-dendetan %50 merkeago parte
hartzailea Mintzakide edo Euskara Elkarteko kidea bada (liburutegian
txartela edo agiriren bat aukeztu beharko da deskontu bikoitz hori
lortzeko *). 

Azken eguna txekea erabiltzeko: 2015eko uztailaren 11.

*Mintzakide: Nola
lortu %50 merkeago?
Datu legearen
babesa dela eta, ezin ditugu zuen datuak liburutegi guztietara bidali norberaren
baimenik gabe. Abantaila lortzeko, Liburua itzuli aurretik, bidali eposta bat,
mezu bat, whatsapp bat  edo deitu gure
telefonoetara, zure IZEN-ABIZENAK eta aukeratutako LIBURUTEGIA jakinarazteko(
Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Uharte eta
Zizur Nagusiko liburutegietan)
. Eta ahal den liburutegiarekin
harremanetan jarriko gara.