Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe. Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu. Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa, bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin adostuko den moduan. Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen. Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez: Helbidea: euskara@berriozar.es Telefonoa: 948 30 03 59
Iruzkinak