Euskara praktikatzeko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakide Egitasmoko mintzapraktika taldeak, hitzordu berezia izango dute ekainaren 26an, ikasturteari amaiera emateko eta bide-batez Udako Mintzakide taldeei hasiera emateko.
  

Mintzapoteo ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira, bertaratzen direnen arteko aurkezpenak egin, pintxoak dastatu eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketa sustatzea, Mintzakideko talde ezberdineko lagunak elkar ezagutzeko Iruñeko Katakrakeko tabernan.

 Eskaintza berezia izango dute hurbiltzen diren lagunek, eskatzen duten tragu bakoitzarekin Pintxo bat doan dastatzeko aukera.
Hitzordua eta eskaintza hau ere uztailaren 10 errepikatuko dute, San Ferminetako giroa probestuz.
Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta mintzapoteoa egitearen ideia garatu dute euskara gehiago praktikatuko  dutelakoan.

Esan bezala, hitzordua ekainaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan izango da, Katakrak-en.

Bertan ikusiko dugulakoan…… 
 Baietz animatu!