Mintzakide izatearen abantailak: Pirritx, Porrots eta Marimotots, Amalur ikuskizun berriendako 2 sarreren zozketa.
Iruñerriko Mintzakide egitasmoak, hurrengo martxoaren 9an, “Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean.
Beste behin ere urteroko bisita Burlatara egingo dute Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek. Amalur ikuskizunaren bi saio eskainiko dituzte martxoaren 9an Burlatako Kultur Etxean: 17:00ean eta 19:00ean.
Zozketa martxoaren 8an izango da, eguerdiko 12:00etan.
Irabazleen zerrenda web-orri honeta eta gure sare sozialen bidez zabalduko dugu.
Sarituei emailez edo/eta telefonoz beraiekin saria nola jaso lotuko dugu.
“Amalur” Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizun berria.
•Amalurra eta baserria
Ikuskizun berrian Amalurra eta baserria dira protagonistak eta naturari buruzko gogoeta egingo dute pailazoek. Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, laguntzen.
- Informazio osoagoa: www.katxiporreta.eus
Iruzkinak