Mintzakide izatearen abantailak: “Ladydi Garzia” antzezlanaren estrenaldia Gaiarren deskontuarekin.

Mintzakide egitasmoan parte hartzeak  abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkiak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

Otsailaren 26an, 20:00ean Gayarre Antzokian,  Ados Teatroak aurkeztuko duen Ladydi obra ikusteko, 4 sarrera zozketatuko ditugu sarrerak erreserbatzen duzuenon artean . Zozketa hilaren 25ean egingo dugu.

Irabazleei e-mailez edota whatsappez jakinaraziko zaie eta orri honetan bertan ere argitaratuko dugu.

Gonbidapen hauek CAFE NIZAN  jaso ahal izango dituzu.

‘LADYDI‘ ANTZEZLANA GAIARREN.

Ladydi_(1)_001

  • Noiz? OTSAILAren 26an, ostiralarekin, 20.00etan
  • Non? Gayarre Antzokian
  • Sarrera: 6,40€ (%20 deskontua eginda), besaulki-patioan, eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

Gizonik gabeko lurralde batean egotea gau batean ametsik gabe lo egitea bezalakoa da.

Ladydi eta ama bizi-baldintzak lazgarriak diren herri batean bizi dira. Senarrik, aitarik eta ia anaiarik gabeko lurraldea, denak zortea saiatzera joan baitira mugaz bestalde eta inor ez baita itzuli. Marihuana, droga-trafikatzaile eta mitxoleta mundu bat, eta bertan inork ez dio otoitz egiten Jainkoari, hartaz ere ez baitira fidatzen… Droga trafikoaren errealitatearen irudikapen suntsitzailea.

  Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko:

  • Hurrengo inprimakiaren bitartez:  SARRERAK ERRESERBATU
  • Bidali mezu bat mintzakide1@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta zenbat sarrera nahi dituzun zehaztuz. (Izena emateko azken eguna: OTSAILAK 25, osteguna)
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 19:30etan Cafe Nizan

Ladydi_(1)_001

Ladydi_(1)_001