Martxoaren 5ean izan genuen hitzordua berriz ere Nafarroako hainbat Mintzalagunek.
Jada hirugarren ikasturtea dugu eskualdetik eta Iruñerriatik Lesakarat etortzen garela, Linddurrenbordarat, sagardo goxoa giro onean dastatzera.
Bazkarian arras giro onean ibili ginen; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean… Kantatzera ere ausatu ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera.
Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi genion Lesakan.