“Datorren urtean hobeto”antzezlana ikusteko sarrerak %50-eko beherapenarekin.

SARRERA ERRESERBATU “Datorren urtean hobeto”

 

deb45d333d0414ba3de42155789fdb4a_XL

Larunbata honetan, maiatzak 21, arratsaldeko 20etan, Burlatako Kultur Etxean, DATORREN URTEAN HOBETO antzerkia izango da ikusgai. 20 sarrerak %50 eko beherapenarekin ditugu  Mintzakideentzat eskuragarri.

SINOPSIA:
Bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak, zerbaiten hasiera, hainbat egoera, kilikagarriak askotan, gure errealitatearen islada, harrika bidaltzeko moduko esamoldeak, apaingarri eta arinkeriatan ibili gabe.
Nahi adina emakume klase irudikatuko duten hiru aktoresa, inguruan gertatzen zaigunari tiraka. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak…
Lau eskutara idatzita dago, umorez zipriztinduta eta ziria sartzeko prest.

FITXA ARTISTIKOA:
AKTOREAK: IZIAR URRETABIZKAIA, AINHOA GARAI,IRAITZ LIZARRAGA.
ZUZENDARIA: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI

EGILEAK: MARTA BUCHACA, CAROL LOPEZ, MERCE SARRIAS, VICTORIA SZPUNBERG.
ESZENOGRAFIA: ASIER SANCHO SENOSIAIN
JANTZIEN DISEINUA: CRISTINA MARTINEZ
ARGIZTAPENA: JULEN ZABALLA
TEKNIKOA: ALFREDO MEDINA LIRIO
EKOIZPENA: TXALO