San Ferminak Bertsotan!

http://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/bertso-ekitaldiz-beterik-datoz-aurtengo-sanferminak

Ohi bezala, Iruñeko sanferminek festaz blaituko dute hiria uztailaren 6tik eta hortik aurrera ez da aspertzeko betarik izango. Festa egitarauaren barruan bertsolaritzak toki nabarmena izango du aurten, uztailaren 7tik 13ra bertso ekitaldiak izango dira egunero, egitarau ofizialaren barruan zein bestelako erakundeek antolatutakoan.
 bertsotan

Anitza izango da bertsozaleek Iruñeko sanferminetarako duten eskaintza: bertso musikatuak, jaialdiak, bertso balkoia, bertso bermuta… Hortaz, aitzakiarik ez da izango sanferminetan ere bertsolaritzarekin disfrutatzeko.