Lu eta Le

Urte berriari hasiera emateko plan polit batekin gatozkizue, hurrengo ostiralean, urtarrilaren 20an hain zuzen ere, “LU eta LE” antzezlana ikusteko aukera izango baitugu Gayarre antzokian. Aukera ederra eskuen artean duzuena urteari hasiera elkarrekin emateko, eta nola ez, beste mintzakideak ezagutzeko. Gorde hitzordua:

  • HITZORDUA: 19:00etan elkartuko gara Cafe Nizan, bertan sarrerak banatu eta eskaintzen duten %10eko deskontua tragoetan probesteko.
  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 12€ (Leihatilan 15€) / Palkoa 6,4€ (Leihatilan 8€), eta horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

ZOZKETA urtarrilaren  18an burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

 

LU eta LE

Lourdes Iriondo (LU) eta Xabier Lete (LE) Ez dok amairu taldekoak izan ziren, 1966 eta 1972 artean euskal kultura berreskuratu eta berritzeaz arduratu zen abangoardiako kultura mugimendukoak. “LU eta LE” Bernardo Atxagaren antzerki testua da, Donostia2016 ekimenaren aginduz idatzia. Bertan, Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren munduari egindako begirada pertsonala planteatzen da. Testuak ez du antzerki hizkuntza ohikoa, eta bien figuren inguruan egindako agerraldi eta agerraldien zatiekin egindako kaleidoskopioa da.

Bernardo Atxaga erreferentziazko idazlea da euskal literaturan (Donostiako Hiria Saria 1979 eta 1983an; Narratibako Sari Nazionala 1989an; Euskadiko Literatura Saria 1989, 1991, 1996 eta 1997an; Kritikaren Saria 1979, 1985, 1988 eta 1993an; eta abar), eta bere lanak barnean hartzen ditu ipuina, eleberria, poesia eta saiakera. (Gehiago irakurri)

Ados Teatroa Egilea Bernardo Atxaga Zuzendaritza Garbi Losada Antzezleleak Ramón Agirre, Joseba Apaolaza Musika Juan Carlos Pérez Abeslaria Klara Mendizabal

http://www.adosteatroa.com/hasiera

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/lu-eta-le?instance_id=13459