Mintza-txotx!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 11rako.

NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA
Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/forms/m0CGfYMJcvm8DiCU2 eta txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 11an, larunbata. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.

  • Prezioa: 35€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
  • Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:

– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian

– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean

– 13:15etan, Elizondoko Plazan.

– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.

– 14:00 Lesakan.

– 20:30etan Lesakatik buelta!

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea Martxoaren 8an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

IZENA EMAN!

 

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla 
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

35€

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!