Otsailaren 17an, jada 30 urtez musika munduan (1987-2017) dabiltzan taldea ikusteko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Su Ta Gar talde eibartarra disko berria aurkeztuko digu, “Maitasunari pasioa” deiturikoa. Hitz hauen bidez deskribatu du taldeak berak disko berria: “Disko berri honen gai eta ardatz nagusia maitasuna da. Kanta samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak… gure disko guztietan agertu diren kanta lasaien ildoan mugitzen direnak. Estiloa zehaztea oso zaila da. Su Ta Gar da”: Aitor Gorosabel (ahotsa, gitarra bakarlaria), Xabi Bastida (gitarra erritmikoa) Galder Arrillaga (bateria) eta Igor Díez (baxua eta koruak).

Lagun artean arratsalde berezi bat pasatzeko aukera polita eskaintzen dizugu gaurkoan, eta beti bezala, beste mintzakideak ezagutzeko aukera ere.

  • HITZORDUA: 19:00etan elkartuko gara Cafe Nizan, bertan sarrerak banatu eta eskaintzen duten %10eko deskontua tragoetan probesteko.
  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 16,8€ (Leihatilan 21€) / Palkoa 13,6€ (Leihatilan 17€), eta Anfiteatroa 6,4€ (Leihatilan 8€). Horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu Mintzakide Txartela duzuenon artean.

ZOZKETA otsailaren 15ean burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • Bete hurrengo fitxa: Su Ta Gar
  • E-postaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • Whatsapp bat bidali 664496509-ra: “Su Ta Gar” + Izen-abizenak

Animatu zaitez eta zorte on!