Martxoak 3 eta 4an “Basajaunaren azken kantua” ikusteko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Diziplina anitzeko ikuskizuna da hau, antzerkilaritza, bideo-proiekzioak, musika eta dantza bateratzen dituena, eta gizakiak antzinakoarekin, lurrarekin, naturarekin… duen harremanaren gainekoa. Zuzeneko musikaren, perkusioaren, pianoaren eta txalapartaren indarra du ikuskizunak, eta koreografia, dramatizazio eta eszenografia berritzaileak.

Iruñeko Ganbera Abesbatza Musika Béla Bartók, Koldo Pastor Koreografia eta zuzendaritza artistikoa David Gálvez Pintado Interpretatzaileak Fernando Albizu Aktorea Isabel Abril Dantzari nagusia Quiteria Muñoz Sopranoa Marta Huarte Sopranoa José Antonio Hoyos Baritonoa Nova Lux Ensemble Pianoa Naiara Egaña Perkusioa Salva Tarazona Iñaki Cuenca Txalaparta Hutsun Txalaparta Taldea

Lehendabiziko aldiz ikuskizun honekin gozatzeko aukera polita eskaintzen dizugu gaurkoan, eta beti bezala, beste mintzakideak ezagutzeko aukera ere.

  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 18,4€ (Leihatilan 23€) / Palkoa 15,2€ (Leihatilan 19€), eta Anfiteatroa 6,4€ (Leihatilan 8€). Horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean 4 sarreren zozketa egingo dugu Mintzakide Txartela duzuenon artean.

ZOZKETA martxoaren 1ean burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

Animatu zaitez eta zorte on!

Informazio gehiago hemen.