Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2017.

Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak, Irungo eta Hondarribiako Mintzalagunak, beste eragileekin elkarlanean arituta, aurtengoan bostgarrenez, MINTZA-TXOTX! mundiala izango da, ospatuko dugu Lesakako Linddurrenborda sagardotegian hurrengo martxoaren 11an.

Mintzalagunak, Solaslagunak, Mintzakideak eta animatzen den edonor, aukera paregabea izango dugu, lagun giroan, euskara praktikatzeko Lesakako kaleen barna.

Izan ere saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

IZENA EMAN. MINTZA-TXOTX 2017-MUNDIALA IZANGO DA!

Autobusa Lizarratik etorriko da ,Iruñeko, Baztango, Bortziriko eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Bertan Irungo eta Hondarribiako Mintzalagunekin dugu hitzordua.

Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue.Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

 

Gurekin euskara @praktikatu edo besterik egun ederra pasatu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan mintzakide1@gmail.com helbidean edo izena eman hurrengo estekaren bitartez https://goo.gl/forms/85MSV7RoZUEu0CDu2 Txartelak hartzeko epea Martxoaren 8an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

ANIMATU!!!
Jai giro aparta izango dugu maiatzaren 11an Lesakan. Arras-hagitz ongi pasatuko dugu elkarrekin!!!
ADI AUTOBUSAREN GELTOKI ETA ORDUTEGIETARA!

Autobusaren ordutegiak:
– 12:00etan Lizarrako bus geltokitik aterako da.
– 12:30etan, Iruñea, Korralilloseko errotondan.
– 13:15etan, Elizondoko Plazan.
– 13:40etan, Doneztebeko bus geltokian.
– 14:00 Lesakan.
– 20:30etan Lesakatik buelta!

informazio gehiago, argazkiak, bideoak,……

Zabaldu!

agendatxoa