Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.
HARTU, EMAN, ERAGIN. AURKEZPEN BIDEOA
Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzea da, euskaraz gozatu eta gozatuarazi lagun giro euskalduna sortuz.
Ohi bezala, mintzapraktika egitasmo honetan, edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun berri, euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Astean tartetxo bat baduzu, batu zaitez Mintzakide mundura!
Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue:
ANTSOAIN: Udaleko Euskara Zerbitzua ARANGUREN: Ibarreko Euskara Zerbitzua
ATARRABIA: Karrikaluze Elkartea. EGUESIBAR: Sarrigurengo Udala
BERRIOBEITI: Udaleko Euskara Zerbitzua BERRIOZAR: Udaleko Euskara Zerbitzua
BURLATA: Zubiarte Euskaltegia UHARTE: Zubiarte euskaltegia.
ZIZUR NAGUSIA: Udaleko Euskara Zerbitzua
IRUÑEA: Karrikiri Elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi Euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula!
[ms_button style=”normal” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScbYT39iUw7HPc-OF1vtg3_eAW7Lr8WojtUEDfGIt9MzDc3Vw/viewform” size=”medium” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”#d8b131″ text_color=”#000000″ icon=”fa-share-square-o” icon_animation_type=”swing” border_width=”2″ class=”” id=””]”Hartu, Eman, Eragin” – Izen emate fitxa.[/ms_button]
Edozein gauzarako zuen esanetara gaude mintzakide1@gmail.com helbidean.
Bitartean Mintzakideko informazioa, agendatxoa etab. jasoko dituzu eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.
Animatuko zara, ezta? Eman izena!
Info bidali, mesedez
Kaixo! Informazioa osoa web-orrian topatu dezakezu. Zehaztu faborez zer behar duzun.
http://www.irunerrikomintzakide.org/2017/09/irunerriko-mintzakide-egitasmoa-izena-emateko-epea-zabalik.html