IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira.

Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana, horiek bermatu baitute haien jardueraren jarraipena. Gaur egun, berriz heltzen zaio mezenasgoari, ezinbesteko modua baita kultura bultzatu, garatu eta sustatzeko. Zu ere mezenas bihur zaitezke, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeari esker, Nafarroako Foru Erkidegoan mezenasgo kulturala eta horren zerga-pizgarriak arautzen baititu.

Aurten, Iruñerriko Mintzakide proiektuak Nafarroako Gobernuarengandik gizarte-intereseko kalifikazioa lortu du, Nafarroako Kultura Kontseiluak emandakoa. Horrek zerga-onura handiak dakartza berekin, MECNA proiektua den heinean. 

 

Zer da mezenasgo kulturala?

Partaidetza pribatua, dohaintzen, erabilera-maileguen edo lankidetza-hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko gisa deklaraturiko proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.

Zergatik izan Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren mezenas?

Zure ekarpenarekin gure jarduerarekin jarraitzen lagunduko diguzuelako. Hala, hazten eta proposamen berri eta interesgarriak eskaintzen segitu ahal izango dugu, Mintzapraktika egitasmoa garatzen, Mintzakide-Gurasolagun-Parkealgun talde berriak martxan jartzeko, bai Saio Osagarri berriak antolatzeko, bisita gidatuak, antzerki saioak, guraso eta haurrendako saio ikusgarriak,…… eta gainera, aldi berean, zerga-pizgarri onuragarriak jasoko dituzu.

Zein onura dira horiek?

Norbanakoa baldin bazara, eskubidea izango duzu PFEZeko kuotan % 80ko kenkaria izateko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.

 

Eta horrek zer esan nahi du zehazki?

150 euro ematen badituzu, eskubidea izango duzu zure errenta-aitorpenean 120 euroko kenkaria izateko (150 euroren % 80). Hau da, errenta-aitorpenean 120 euro itzuliko dizkizute aurretik emandako 150 euroetatik. Hala, Iruñerriko Mintzakidek 150 euro eskuratuko ditu, baina egindako ekarpena 30 eurokoa izango da, besterik ez.

Eta nire enpresaren bidez lagundu nahi badut?

Zure ekarpen osoa kengarritzat joko da sozietateen gaineko zergan, eta, horrez gain, lehenengo 300 euroek eskubidea emango dute % 30eko kenkaria izateko Kuota Likidoan.

 

 Zer jasoko dut dohaintza horien truke?

Legearen arabera, erakunde onuradunek ezin diote inolako kontraprestaziorik eskaini mezenasei, mezenas direla argitaratzetik harago. Dohaintzak garbiak eta sinpleak izan behar dira eta, ondorioz, ez dira kontuan hartzen etekin edo kontraprestazioren bat lortzeko helburuarekin egiten diren ekarpen ekonomikoak.

Ez kezkatu. Oso erraza da.

Bete hurrengo inprimakia: https://labur.eus/Rl7o0

Zuk mezenas izateko interesa baino ez diguzu jakinarazi behar, baita egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa ere, dela telefonoz, dela posta elektronikoz: mintzakide@topagunea.eus   

IZEN-EMATE FITXAGu arduratuko gara beharrezko agiri guztiak betetzeaz.

 

Esker mila!

 

 

 

 

Lortu ezazu Mintzakide txartela eta ateraiozu disdira!

 

*  DOAN aterako zaizu

 

 

 

 

mecna

mecna