Mintza-txotx!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta Gipuzkoako Mintzalgunak batu dira.

Eta zu? animatuko al zara?

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Zabaldu zuen kontaktuei! 

NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/SMahuW eta txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Irungo eta Hondarribiko Mintzalagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 3an, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 22:00ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake. (San Fermin eskaileraren 3. espailoa izango da. (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3…) 

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea OTSAILAREN 25ean bukatzen da, igandea.

Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

  • Prezioa: 36€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
    • Zure kabuz hurbildu behar bazara 30€ Sagardotegiko menua.

 

  • Nafarroako autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:

– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian

– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean

– 13:15etan, Elizondoko Plazan.

– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.

– 14:00 Lesakan. 

– 20:30etan Lesakatik buelta!

  • Gipuzkoako autobusa, Donostiatik abiatuko da, Hondarribitik pasa eta Irungo Mintzalagunak jasoko ditu eta Lesakarat abiatuko da.

– 12:00ean Donostiako Amara Plaza hotelaren aurretik aterako da (PIO XII kalea).

-13:15ean Hondarribia, Eroskiko rotondako autobus geltokian.

-13:30etan, Irun, San Joan plazako autobus geltokian.

– 14:00 Lesakan.

– 20:30etan Lesakatik buelta!

  • Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea otsailaren 26an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
IZENA EMAN!

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla 
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

36€

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

Mintzatxotx lehiaketa online

Getxoko Egizu elkartekoek Mintzatxotx online lehiaketaren bi proben irabazleak!

50 bat Mintzakide, Mintzalagun, Solaslagun, Berbalagun, Solaskidek parte hartu zuten lehiaketan, bakarka zein taldeetan elkarturik. Getxotarrek bi sariak irabazi  eta ...
Gehiago Irakurri

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina ...
Gehiago Irakurri

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako. Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, ...
Gehiago Irakurri

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

[siteorigin_widget class="WP_Widget_Media_Image"][/siteorigin_widget]Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera! Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun taldeekin ...
Gehiago Irakurri
mintza-txotx

Mintza-txotx!, Nafarroa eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia.

Mintza-txotx! Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta ...
Gehiago Irakurri

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?