Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa handia. EMAN IZENA HEMEN!

Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!

Hondarribiko mintzalagun taldeak gogotsu hartu du jai handia antolatzeko testigua eta Blagan euskara elkarteaz eta Udalaz batera, guztia ari da prestatzen ekainaren 2a egun borobila izan dadin. Hona hemen egitaraua: 

MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI – ITXEKI EUSKARARI

300x300_mintza

mintza eguna 2018- itxeki euskarari

  • 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
  • 12:00 Bi proposamen, aukeran:
    • Hondarribia ezagutuz Ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdean ibilbide panoramikoa.
    • Irrati Saioa eta baserritarren azoka  San pedro kalean
  • 13:30 Kalejira animatua. Abiyuan txarangarekin
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Esker emate ekitaldia.
  • 17:00 Dantzaldi gidatua Errebal taldearekin
  • 19:30 kontzertua Gorpunzkingz.
  • 20:30 Kontzertua elektropatxaranga.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Bost menu aukeran

Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:

  1. Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
  2. Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
  3. Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
  4. Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
  5. Haurren menu zeliakoa.

Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!

Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!

Bazkaria eta autobusa erreserbatzeko esteka : https://goo.gl/forms/Qq98LyPRCEcM8gV13

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.

http://www.mintzalaguna.eus/


MINTZA EGUNA

Euskal herriko Mintzalagunen jaia

Badator Mintza Eguna!

Mintza Eguna 2016 Atarrabia Aurtengo Mintza Eguna Atarrabian izango da, maiatzaren 14ean. Euskal Herri ...

Mintza Egun bizi-biziaren kronika iruditan

Topagunea  19 maiatza, 2016  Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal ...
Loading...

Mintza Eguna 2018 Hondarribi

Mintza Eguna 2018 Hondarribi