Martxoaren 28an, igandearekin,  Dulantz mendira igoko gara Irantzuko Monastegitik abiatuta.

Monastegitik abiatuz, Irantzuko errekako kañoia pasatzen da gero haritz eta pagadi arteko bidetik gora eginez Dulantzeko tontorreraino. Igoeran Urbasa eta Andia dugu ikusmira: Iturgoiengo Trinitatea, Izaga haitza, Elomendi eta hodeitsu ez diren egunetan Pirinioak eta Moncayo.

Jaitsiera bide berdinetik egiten da basora iritsi arte, bertan Lizarrateko bidea hartzen delarik Gallaturera iristeko. Ikusmirak Larraiza eta Legarobi toki hauetan politak dira ere.Azkenik, igoerako bidea hartzen da hasierako abiapunturaino
Dulantz:1.243m
18,6km
600 desnibela.
Nola iritsi: A-12 Autobia Lizarraruntz. Gero NA-120 Urbasaruntz, Abarzuzaraino eta bertako pista bat hartuz Irantzuko Monastegiraino.


Dulantz-Martxoak 28_opt_001

Dulantz-Martxoak 28_opt_001