Plazaratu berri da Don Inorrez taldearen bigarren lan luzea: Esku Hutsik. Power-pop estiloaren inguruan dabiltzan hamar abesti biltzen ditu disko honek. Bai hitzen aldetik eta bai musikaren aldetik, aurreko diskoaren (Mugiro bila, 2018) ildoa jarraitu dute.

Abesti batzuk letra pertsonalagoetara jotzen dute, beste batzuetan berriz onartu dute ironiara eta autoparodiara jo dutela, Barre ala negar abestian adibidez: “Arruntegia top zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko.”…

Karrikiri