Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Sariak. Mintzapoza

Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!

Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.

MintzaPoza lehiaketako podiuma

Getxoko Berba taldea: irabazleak

Getxoko Berba taldea

 

 

 

 

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)

 

 

 

 

 

Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia! Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin. Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu: -Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO...

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,..... baina ez dugu amore eman eta astero astero modu...

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak...

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Eguraldi gozoa iritsi da eta bada garaia Nafarroan barrena hamaika plan egiten jarraitzeko. Eskaintza ez da txikia, baina oraingoan proposamena zinez da berezia. Ibilaldiak eta ipuinak uztartuko ditugu! Jakina da zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea:...

IDOKORRI, (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN.

 Event website AGENDATXOA HTTP://SCHEMAS.GOOGLE.COM/G/2005#EVENT MENDI MINTZAKIDE  MINTZAKIDE MENDI TALDEA SAIO OSAGARRIAK mendi mendia Mintzakide Mendi Talde IDOKORRI. MINTZAKIDE MENDI TALDEA. IDOKORRI (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN. Leireko...

Amaia Apalauza (Karrikirikide berria eta itzultzailea)karrikiri

Lagunak eta adiskideak ari zaizkigu proiektura batzen eta elkarrizketaren atal honetan tartetxo bat eskaini nahi diegu. Hilabete honetan Amaia Apaulazari egindako elkarrizketa dakargu. Liburu zoragarrien itzultzaile, euskaltzain urgazle…baina batez ere...

Esku hutsik (Don Inorrez)karrikiri

Plazaratu berri da Don Inorrez taldearen bigarren lan luzea: Esku Hutsik. Power-pop estiloaren inguruan dabiltzan hamar abesti biltzen ditu disko honek. Bai hitzen aldetik eta bai musikaren aldetik, aurreko diskoaren (Mugiro bila, 2018) ildoa jarraitu dute. Abesti...