Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Sariak. Mintzapoza

Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!

Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.

MintzaPoza lehiaketako podiuma

Getxoko Berba taldea: irabazleak

Getxoko Berba taldea

 

 

 

 

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)

 

 

 

 

 

Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!🍏 Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ 🚌 Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. 🤸🏽‍♀ Arizkungo...

Mintza Eguna 2023

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak...

Mintzatxotx 2023

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak,...

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.

Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko...

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...