Mintzapraktika, ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen omen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Hori guztia da beraientzat MintzaPoza.

Mintzapraktikari esker lehen ezagutzen ez zuten mundu bat deskubritu dutela diote; duela urte pila batetik ezagutzen zuten jende askok euskaraz dakiela konturatu dira eta haiekin euskaraz hitz egiten hasi dira. Euskararen bueltan harreman berriak ere eraiki dituzte. Orain beraien mundua askoz zabalagoa da; “duela bi urte ez nuen hau guztia ezagutzen”.

“Ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”

MintzaPoza praktikatzeak merezi du. Euskal Herrian geroz eta jende gehiago aritzen da Mintzapraktikan euskara hartu eta ematen. Euskararen sarea indartzen eta zabaltzen.
Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu MintzaPoza: talde giro hurbilean “ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”.

Irailean zabalduko da Mintzakiden izena emateko kanpaina, egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.iruñekomintzakide.org webgunean dago eskura. MintzaPoza aldizkaria ere eskura duzu, etxetik gertu eta lagun artean euskara non praktikatu jakiteko, Mintzalagunen esperientziak ezagutzeko eta MintzaPoza praktikatzeko aukeren berri jasotzeko.