Iraila ate joka dugun honetan, hona hemen hilabete honetarako Euskaldunon biltokik prestatu duen programazioa.

Bi jarduera izanen dituzte. Batetik, irailaren 4ko mus txapelketa. Izen ematea irekita dago oraindik, animatu!

Eta bestetik, irailaren 14an eta 16an haurrentzako tailerrak arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Jolasteko eta ikasteko aukera bikaina!

Bestalde, Euskaldunon Biltokik helbide elektronikoaren eta webguneraren domeinua aldatu du eta .eus izatera igaro dela jakinarazi nahi dizuegu. Beraz, hauek dira euren helbide eta webgune berriak: biltoki@ebiltoki.eus eta www.ebiltoki.eus. 

Ongi bukatu uda eta animo datorrenarekin!

Please wait while flipbook is loading. For more related info, FAQs and issues please refer to DearFlip WordPress Flipbook Plugin Help documentation.