Mintzakide, Berbalagun, Solaslagun, Mintzalagun eta Solaskideek MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko deia egin diete beraien bizilagunei.

Pasa den irailaren 22an abiatu genuen aurtengo kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan eta MintzaPoza tonbolaren bidez ezagutarazi dute Mintzapraktika egitasmoa zenbait herritan.

Irailaren 19an abiatu zen tonbola Oionen, bertako Andoni Mintzalagunak irabazi zuen eguneko saririk handiena: landetxe batean bi pertsonarentzat egonaldia. Ostean, berriz, Bergara, Zaldibar eta Tolosan izan da eta datozen asteetan beste hainbat herri  bisitatuko ditu MintzaPoza praktikatzeko deia zabalduz.

Iruñerriko datak laster iragarriko ditugu!