Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.  

Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada, talde askok jada, saltoa eman duzue eta birtualean egiten dituzue saioak.

Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Teknologia berriak baliatuz mintzapraktika saioak sarean egingo ditugu. Taldeak antolatzeko eta sortu daitekzeen zalantzak argitzeko, jarri zaitezte harremanetan mintzakide@topagunea.eus  helbidean edo orain arte erabili duzuen bideetatik eta ahal den lasterren erantzungo dizuegu, lagunduko dizuegu.

Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:

  •  Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
  •  Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
  •  Denbora mugarik ez.
  •  Pasahitzik da ez behar.
  •   %100 kode librea.
  •  Oso segurua da: enkriptatua.
  •  Doakoa da.

Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.

Hala ere, aurreikusita genituen jarduera guztiakin jarraitzeko bideak jorratzen ari gara eta laster emango dizuegu jarduera hauen berri.

Benetan espero dugu guztiok primeran egotea.

Besarkada potolo bat.

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!

Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
Izen ematea abenduaren 2a arte hemen

TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Durangoko Azokara txangoa

Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.

Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da.

Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA.

Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!

 

 

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA!  Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte.

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena! 

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu?

Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero.

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!

Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna lantzen ari diren bidelariei lagunduz eragin dezakezu.  Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.

TÚ-tik GU-ra bihurtu zaitez mintzakide. Eman izena! 

 

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!

 
 

 Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.

Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen dute
Iruñerriko  Mintzakide.

Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,
euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohitura
ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.
Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko
motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea du helburu.

Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana

heltzea dugu helburu.   Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da
(inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
 Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna
eta freskotasuna eransten dio.  BIDELAGUN  izatera animatu nahi zaitugu,
zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen  eta entzuten
lagundu dezakezulako!!!
 
harremanetarako eposta: mintzakide@topagunea.eus
 
 
Bidelagun, “EGIN JAUZI!”
 
 

Urriaren 28an Mintzakide Mendi Taldea Loiketan, Belatetik barna ibili zen!

Mintzakide Mendi taldearen aurreko txangoan, urriaren 28an, Mendi Taldeko lagunak Belate aldera abiatu ziren eguna pasatzera. Ohi bezala, goizeko 09:00etan Korralillosetik abiatu ziren. Hiru autotan banatu eta bideari hasiera eman zioten,  bidaia asko mintzatzeko aukera ematen du!

Kotxea utzi eta mendira abiatu ziren…Eguraldi ona ibiltzeko topatu zutena! Lasai ibiltzen dira menditik, noski, elkarren artean hitz egin ahal izateko. Lehenik eta behin, Urdanbidegi muinora abiatu ziren eta ondoren, Azkenatz gailurrera, eta txangoari bukaera emateko Gazteluzarrean talde argazkia egin zuten. Jende asko egon arren argazkiak egiteko aukera polita izan zuten ere lagunok. Arnasa hartzeko denboralditxo bat hartu, zerbait jan eta bueltatzeko bideari ekin zioten berriro.

Igande honetan mendira! Aitzandia 1.083m (Altzania).

Txango gehiago antolatu dira, beraz, oraindik Mintzakide Taldearekin joateko aukera duzu. Interesa baduzu, aurretik izena eman behar duzu hurrengo loturaren bitartez: Mintzakide Mendi Taldea.

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak

Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.

Parte hartzeko prest?
Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria,  izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa,  non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke. 
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Beraz, egitasmoaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, urriaren 4ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, ikasturte berriaren aurkezpena egiteko eta hortik abiatuko dira tabernaz-taberna mintza-poteoan. 
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatzen dizue elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira.

Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana, horiek bermatu baitute haien jardueraren jarraipena. Gaur egun, berriz heltzen zaio mezenasgoari, ezinbesteko modua baita kultura bultzatu, garatu eta sustatzeko. Zu ere mezenas bihur zaitezke, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeari esker, Nafarroako Foru Erkidegoan mezenasgo kulturala eta horren zerga-pizgarriak arautzen baititu.

Aurten, Iruñerriko Mintzakide proiektuak Nafarroako Gobernuarengandik gizarte-intereseko kalifikazioa lortu du, Nafarroako Kultura Kontseiluak emandakoa. Horrek zerga-onura handiak dakartza berekin, MECNA proiektua den heinean. 

 

Zer da mezenasgo kulturala?

Partaidetza pribatua, dohaintzen, erabilera-maileguen edo lankidetza-hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko gisa deklaraturiko proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.

Zergatik izan Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren mezenas?

Zure ekarpenarekin gure jarduerarekin jarraitzen lagunduko diguzuelako. Hala, hazten eta proposamen berri eta interesgarriak eskaintzen segitu ahal izango dugu, Mintzapraktika egitasmoa garatzen, Mintzakide-Gurasolagun-Parkealgun talde berriak martxan jartzeko, bai Saio Osagarri berriak antolatzeko, bisita gidatuak, antzerki saioak, guraso eta haurrendako saio ikusgarriak,…… eta gainera, aldi berean, zerga-pizgarri onuragarriak jasoko dituzu.

Zein onura dira horiek?

Norbanakoa baldin bazara, eskubidea izango duzu PFEZeko kuotan % 80ko kenkaria izateko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.

 

Eta horrek zer esan nahi du zehazki?

150 euro ematen badituzu, eskubidea izango duzu zure errenta-aitorpenean 120 euroko kenkaria izateko (150 euroren % 80). Hau da, errenta-aitorpenean 120 euro itzuliko dizkizute aurretik emandako 150 euroetatik. Hala, Iruñerriko Mintzakidek 150 euro eskuratuko ditu, baina egindako ekarpena 30 eurokoa izango da, besterik ez.

Eta nire enpresaren bidez lagundu nahi badut?

Zure ekarpen osoa kengarritzat joko da sozietateen gaineko zergan, eta, horrez gain, lehenengo 300 euroek eskubidea emango dute % 30eko kenkaria izateko Kuota Likidoan.

 

 Zer jasoko dut dohaintza horien truke?

Legearen arabera, erakunde onuradunek ezin diote inolako kontraprestaziorik eskaini mezenasei, mezenas direla argitaratzetik harago. Dohaintzak garbiak eta sinpleak izan behar dira eta, ondorioz, ez dira kontuan hartzen etekin edo kontraprestazioren bat lortzeko helburuarekin egiten diren ekarpen ekonomikoak.

Ez kezkatu. Oso erraza da.

Bete hurrengo inprimakia: https://labur.eus/Rl7o0

Zuk mezenas izateko interesa baino ez diguzu jakinarazi behar, baita egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa ere, dela telefonoz, dela posta elektronikoz: mintzakide@topagunea.eus   

IZEN-EMATE FITXAGu arduratuko gara beharrezko agiri guztiak betetzeaz.

 

Esker mila!

 

 

 

 

Lortu ezazu Mintzakide txartela eta ateraiozu disdira!

 

*  DOAN aterako zaizu

 

 

 

 

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.

 HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA

Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzea da, euskaraz gozatu eta gozatuarazi lagun giro euskalduna sortuz.

Ohi bezala, mintzapraktika egitasmo honetan, edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun berri, euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Astean tartetxo bat baduzu, batu zaitez Mintzakide mundura!

Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue:

ANTSOAIN: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                        ARANGUREN: Ibarreko Euskara Zerbitzua 

ATARRABIA: Karrikaluze Elkartea.                                                                 EGUESIBAR: Sarrigurengo Udala

 BERRIOBEITI: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                    BERRIOZAR: Udaleko Euskara Zerbitzua 

BURLATA: Zubiarte Euskaltegia                                                                    UHARTE: Zubiarte euskaltegia.

 ZIZUR NAGUSIA: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                                                                              

IRUÑEA: Karrikiri Elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi Euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala                                               Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula!

“Hartu, Eman, Eragin” – Izen emate fitxa.
Edozein gauzarako zuen esanetara gaude mintzakide1@gmail.com helbidean.

Bitartean Mintzakideko informazioa, agendatxoa etab. jasoko dituzu eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Animatuko zara, ezta? Eman izena!

Ongietorria!

MINTZAKIDE PROGRAMAREN EBALUAZIOA 2020-2021

MINTZAKIDE PROGRAMAREN EBALUAZIOA 2020-2021

2020-2021 ikasturteko ebaluazio inkesta

Ikasturte amaieran gaude eta oporrak gainean ditugu; horregatik, urtero bezala, galdetegia betetzeko proposamena luzatzen dizuegu.
Bertan Mintzakide egitasmoa baloratzeko aukera duzue,  betetzea eskertuko genizueke, 5 minutu baino ez dira eta egitasmoa hobetzeko zein gure lana ebaluatzeko oso garrantzitsua da, egitasmoa inor gutxik bezala ezagutzen baituzu.

MintzaPoza praktikatu!

MintzaPoza praktikatu!

Mintzapraktika, ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen omen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Hori guztia da beraientzat MintzaPoza.

Mintzapraktikari esker lehen ezagutzen ez zuten mundu bat deskubritu dutela diote; duela urte pila batetik ezagutzen zuten jende askok euskaraz dakiela konturatu dira eta haiekin euskaraz hitz egiten hasi dira. Euskararen bueltan harreman berriak ere eraiki dituzte. Orain beraien mundua askoz zabalagoa da; “duela bi urte ez nuen hau guztia ezagutzen”.

“Ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”

MintzaPoza praktikatzeak merezi du. Euskal Herrian geroz eta jende gehiago aritzen da Mintzapraktikan euskara hartu eta ematen. Euskararen sarea indartzen eta zabaltzen.
Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu MintzaPoza: talde giro hurbilean “ez izan beldurrik edo lotsarik zure euskara maila baxua delako, zeren hor dabilen jendea zu bezalakoa da eta ez dauka aurreiritzirik”.

Irailean zabalduko da Mintzakiden izena emateko kanpaina, egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.iruñekomintzakide.org webgunean dago eskura. MintzaPoza aldizkaria ere eskura duzu, etxetik gertu eta lagun artean euskara non praktikatu jakiteko, Mintzalagunen esperientziak ezagutzeko eta MintzaPoza praktikatzeko aukeren berri jasotzeko.

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia!
Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin.
Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu:
-Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO Berdea 2 (Uztailaren 20, 22, 27 eta 29). Landuko diren tailerrak: ekologia, animaliak, landareak eta sukaldaritza.
-Morea 1 (Abuztuaren 2, 4, 9 eta 11) EDO Morea 2 (Abuztuaren 3, 5, 10 eta 12). Landuko diren tailerrak: berdintasunean aske, zirkoan jolastuz, mozorroak eta sukaldaritza.
-Koloretsua 1 (Abuztuaren 16, 18, 23 eta 25) EDO Koloretsua 2 (Abuztuaren 17, 19, 24 eta 26). Landuko diren tailerrak: musikarekin jolastuz, kirolak, esperimentuak eta sukaldaritza
Dagoeneko izena eman daiteke, https://forms.gle/WhP3jNMDKKLaJ6Yz5 galdetegia betez.
Zalantzak 682924039 Whatsappean. Hamabostaldi bakoitzaren prezioa, 40 euro; uda osoa, 100 euro. Izena emateko azken eguna: uztailaren 2a.

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Haurrendako udako tailerrak Euskaldunon Biltokin!

Udako tailerrak Biltoki

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Sariak. Mintzapoza

Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!

Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.

MintzaPoza lehiaketako podiuma

Getxoko Berba taldea: irabazleak

Getxoko Berba taldea

 

 

 

 

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)

 

 

 

 

 

Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

MINTZAKIDE PROGRAMAREN EBALUAZIOA 2020-2021

2020-2021 ikasturteko ebaluazio inkesta Ikasturte amaieran gaude eta oporrak gainean ditugu; horregatik, urtero bezala, galdetegia betetzeko proposamena luzatzen dizuegu. Bertan Mintzakide egitasmoa baloratzeko aukera duzue,  betetzea eskertuko genizueke, 5 minutu...

MintzaPoza praktikatu!

Mintzapraktika, ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia...

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia! Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin. Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu: -Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO...

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!

Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,..... baina ez dugu amore eman eta astero astero modu...

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak...

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Eguraldi gozoa iritsi da eta bada garaia Nafarroan barrena hamaika plan egiten jarraitzeko. Eskaintza ez da txikia, baina oraingoan proposamena zinez da berezia. Ibilaldiak eta ipuinak uztartuko ditugu! Jakina da zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea:...

IDOKORRI, (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN.

 Event website AGENDATXOA HTTP://SCHEMAS.GOOGLE.COM/G/2005#EVENT MENDI MINTZAKIDE  MINTZAKIDE MENDI TALDEA SAIO OSAGARRIAK mendi mendia Mintzakide Mendi Talde IDOKORRI. MINTZAKIDE MENDI TALDEA. IDOKORRI (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN. Leireko...

BERMUTA ELKARREKIN MINTZAPOZEZ!

BERMUTA ELKARREKIN MINTZAPOZEZ!

MintzaPoza Lehiaketa EkainaAurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MINTZAPOZA BERMUTA!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

MINTZAPOZA LEHIAKETA!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.

Egitaraua:

  • Goizeko 11.00etan egin dugu hitzordua Deskalzos kalean, igogailuaren atarian, 10 minutuko azalpenak jaso ondoren, talde txikietan antolatuta aire librean, hainbat galdera edo froga errazak egiteko ordu bete izango dugu. 12:30etan jakingo dugu zein taldek irabazi duen eta horiek bakarrik jokatuko dute finala beste herrietako taldeen kontra.
  • Bukatzean, 13.00ak aldera, nahi duenak, mokadutxo bat hartzeko aukera izango du el Buho jatetxearen terrazan.
  • Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria, Getxo, Arabako Errioxa eta Gorbeialdea.

Animatu eta izena-eman!

Mintzapoza lehiaketa eta bermuta- Izena eman!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Mintza-Bermuta eta MintzaPoza Lehiaketa

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MintzaPoza Bermuta!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

 

 

MintzaPoza Lehiaketa!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.

 

 

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Mintzapoza!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino gehiago ere izan da bi urteotan zehar: ardo dastaketa sarean, mintzodromoak sarean, baita Mintzatxotx lehiaketa ere.

Azken aldian egoerak hobera egin duenez,  eta neurri batzuen barruan berriz elkartzeko aukera dugula ikusita, MintzaPoza lehiaketa antolatu dugu ikasturtea agurtzeko. Aspaldiko partez, elkartu egingo gara gure herriko Mintzalagunok eta gainerako herrikoekin aurrez-aurre ezingo bada ere, teknologiak baliatuz, tarte atsegina pasako dugu elkarrekin. 

Horixe izango da ekintzaren helburua:  elkartzea, batak bestearen berri izatea eta, hain gustuko dugun moduan, lagun artean euskaraz MintzaPoza praktikatzea!

Ekintzak bi zati izango ditu: lehenegoan herriko Mintza taldeak elkarren artean arituko dira jolasean eta ondoren, bigarren zatian, herri bakoitzeko talde  onenek finala jokatuko dute elkarren artean. Sariak ere izango dira, nola ez!

Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria eta Gorbeialdea.

Informazio gehiago:  mintzakide@topagunea.eus

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Eguraldi gozoa iritsi da eta bada garaia Nafarroan barrena hamaika plan egiten jarraitzeko. Eskaintza ez da txikia, baina oraingoan proposamena zinez da berezia. Ibilaldiak eta ipuinak uztartuko ditugu!

Jakina da zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: lotura afektiboa, barrura begiratzeko aukera, hitzen esanahiak, hitz berriak, irudimena, jakin-mina eta, batez ere, ipuinak gozamena dira. Eta zer esanik ez mendi ibilaldiak familian egitea, lautadan edo gailurretik tontorrera, luzeak edo motzak, osasuna eta askatasuna, kirola eta natura, kanpora begira arnasa hartzeko aukera.

Bada, zergatik ez biak uztartu? Oteitza, adibidez, hainbat ipuinen eszenatokia da. Hori dela eta, aukera bikaina eskaintzen du ipuinak kontatzeko eta haraino bertaratzeko haurrek ipuinaren istorioa gertatu den tokia bertatik bertara ezagutu dezaten, sinesgarritasuna eta magia ahurka irabaziz. Gainera, ibilbidean gabiltzala bertako paisaia eta toki-izenak probestuz, ipuinaren istorioa luzatu ahal da, bukaera aldatu… ala berritik asmatu.

Oteitza, Iguzkitzaibar

Bazen behin Oteitzako Bazekodorrean
Lizarraldeko Oteitzak ez du debalde Iguzkitzaibar abizena, uda girorako baino, udaberri edo udazkenerako baita aproposa ibilbide hau. Bertan ortzimugarainoko soro eta zelaietatik garamatza, garai bateko artzain eta mahastizainen etxola eraberrituak, uharka berreskuratuak (ura biltzeko deposituak) eta aztarna erromatarrak. Hain zuzen ere, etxola hauetako baten barruan proposatzen da Maddi protagonista duen bideo-ipuina ikustea.Ibilbideari buruzko xehetasunak:

  • Bi aldaera ditu, luzea (zortzi kilometro) eta motza (lau kilometro).
  • Bidea markatu gabe dago, baina erraza da pista jarraitzea. Hemen mapa eta Bazekodorrea etxolaren kokapena (42.614008, -1.927042).

Oteitzako lautadek eta pistek aukera bikaina ematen dute ibilbide luzeagoak egiteko, bizikletan probatu nahi? Hemen uharken ibilbidea, 19 kilometro dira eta bidean zaharberritutako zortzi uharka bisitatu daitezke, baita San Tirso baseliza eta Bazekodorrea bera ere!








Basaula kobazuloa, Lokiz ekialdeko hegalean

Tartaloren bokata
Oraingoan, Tartaloren gordelekua dugu hizpide: Basaula kobazuloa!Erraza da joan-etorriko ibilbidea egitea Basaurako sakanean gora, haitzuloan sartu-irtena egitea eta honen ahoan ipuina ikusi: Maider eta Irune etxetik atera dira eta mendira doaz, baina badirudi Tartalo gose dela…Gero, atzera egin eta behin bidera itzulita, sakanean gora jarraitu dezakegu xendra hostotsu eta itzaltsuari jarraituz eta, bat-batean, sabai berdea ireki eta arte bakan eta handien soilgune batera iritsiko gara, Tartaloren ardiendako larreak?. Honen hasieran lurretik goratutako arroka batetik zintzilik, arte erdibitu aparta topatuko dugu, larrearen zaindaria?Ibilbideari buruzko xehetasunak:

  • Joan-etorria, osotara, 4 bat kilometro dira (arte erdibituraino jarraitzen badugu) eta kilometro inguru Basaula leizezulora eta itzuli.
  • Hemen mapa eta Basaula haitzuloaren kokapena.
  • Desnibela: 180 m arte erdibituraino
  • Leizezuloaren sarrera, soilik, da bisitagarria, beraz ez da eskuargirik behar.
  • Hemen informazio gehiago Basaura natur erreserbaren eta leizeko faunaren inguruan.








Eranskinak, bideo-ipuinak:

 

CC BY-SA 4.0

https://eranafarroa.eus/