HURRENGO TXANGOAK. ADI EGUTEGIARI!

HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko atetxoan (Corralillos),zubiaren ondoan, 9:10etan bertatik abiatzen garelarik.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

Mendixurra.

GOAZEN MENDIRA! APIRILAK 25,MENDIXURRA, IRATXEKO MONASTERIOTIK ABIATUTA.

MENDIXURRA (1.045M). Jurramendi edo Mendixurra mendi ezaguna da, urrunetik ikus daiteke eta urrunera begiratu daiteke bertatik. Ebro harana, Errioxako mendiak, ...
Gehiago Irakurri

Udaberriko planak: mendiaERA

Aste Santua hemen da, opor egun batzuk beraz, eta hasteko eguraldi txukuna. Nafarroan barrena hamaika plan egin daiteke eskaintza ez ...
Gehiago Irakurri

DULANTZ (1243m). Mintzakide Mendi taldea.

Martxoaren 28an, igandearekin,  Dulantz mendira igoko gara Irantzuko Monastegitik abiatuta. Monastegitik abiatuz, Irantzuko errekako kañoia pasatzen da gero haritz eta ...
Gehiago Irakurri