MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko atetxoan (Corralillos), zubiaren ondoan, 9:10etan bertatik abiatzen garelarik.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

HURRENGO TXANGOAK. ADI EGUTEGIARI!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz...

Mintza Eguna 2023

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak...

Mintzatxotx 2023

Mintzatxotx 2023

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak,...

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.