BERMUTA ELKARREKIN MINTZAPOZEZ!

BERMUTA ELKARREKIN MINTZAPOZEZ!

MintzaPoza Lehiaketa EkainaAurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MINTZAPOZA BERMUTA!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

MINTZAPOZA LEHIAKETA!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.

Egitaraua:

  • Goizeko 11.00etan egin dugu hitzordua Deskalzos kalean, igogailuaren atarian, 10 minutuko azalpenak jaso ondoren, talde txikietan antolatuta aire librean, hainbat galdera edo froga errazak egiteko ordu bete izango dugu. 12:30etan jakingo dugu zein taldek irabazi duen eta horiek bakarrik jokatuko dute finala beste herrietako taldeen kontra.
  • Bukatzean, 13.00ak aldera, nahi duenak, mokadutxo bat hartzeko aukera izango du el Buho jatetxearen terrazan.
  • Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria, Getxo, Arabako Errioxa eta Gorbeialdea.

Animatu eta izena-eman!

Mintzapoza lehiaketa eta bermuta- Izena eman!

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Mintzapoza!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino gehiago ere izan da bi urteotan zehar: ardo dastaketa sarean, mintzodromoak sarean, baita Mintzatxotx lehiaketa ere.

Azken aldian egoerak hobera egin duenez,  eta neurri batzuen barruan berriz elkartzeko aukera dugula ikusita, MintzaPoza lehiaketa antolatu dugu ikasturtea agurtzeko. Aspaldiko partez, elkartu egingo gara gure herriko Mintzalagunok eta gainerako herrikoekin aurrez-aurre ezingo bada ere, teknologiak baliatuz, tarte atsegina pasako dugu elkarrekin. 

Horixe izango da ekintzaren helburua:  elkartzea, batak bestearen berri izatea eta, hain gustuko dugun moduan, lagun artean euskaraz MintzaPoza praktikatzea!

Ekintzak bi zati izango ditu: lehenegoan herriko Mintza taldeak elkarren artean arituko dira jolasean eta ondoren, bigarren zatian, herri bakoitzeko talde  onenek finala jokatuko dute elkarren artean. Sariak ere izango dira, nola ez!

Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria eta Gorbeialdea.

Informazio gehiago:  mintzakide@topagunea.eus
Nafarroako bertso plaza martxan jarriko du Zapla! egitasmoak

Nafarroako bertso plaza martxan jarriko du Zapla! egitasmoak

https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/nafarroako-bertso-plaza-martxan-jarriko-du-zapla-egitasmoak

Denetariko zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera.

Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian, Zapla! egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hain zuzen ere, ondorengo helburuak ditu:

  • Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea.
  • Kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eredu ematea.
  • Txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.

Zazpi saio, denetarikoak
Bertso zirkuitu bat da Zapla! bere baitan; zehatzago, zazpi bertso saiok osatuko duten ziklo bat. Zazpi herri ezberdinetan eginen dira emanaldi horiek, apirilaren 23tik maiatzaren 15a bitarte; saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Hain justu, gorago aipatu bezala, hori da egitasmoaren helburuetako bat: bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatzea, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz. Era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.

Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan eginen dira zazpi saio horiek, eta bertako udalen laguntza jaso du Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitasmoa antolatu ahal izateko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dira martxoaren 29tik aurrera, 7 eta 8 euro bitarteko prezioan (bertso bazkarikoak 30 eurotan). Hauek dira antolatutako zazpi saioak:

 

GOAZEN MENDIRA! APIRILAK 25,MENDIXURRA, IRATXEKO MONASTERIOTIK ABIATUTA.

GOAZEN MENDIRA! APIRILAK 25,MENDIXURRA, IRATXEKO MONASTERIOTIK ABIATUTA.

MENDIXURRA (1.045M).

Jurramendi edo Mendixurra mendi ezaguna da, urrunetik ikus daiteke eta urrunera begiratu daiteke bertatik. Ebro harana, Errioxako mendiak, Moncayo, Pirinioak, inguruko Urbasa-Andia, Lokitz eta haien artean ageri den Beriain, Ioar…

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.
Zortziko Maldiko bertso saioa, apirilaren 14ean. Zaldiko Maldiko elkartea

Zortziko Maldiko bertso saioa, apirilaren 14ean. Zaldiko Maldiko elkartea

🌼Udaberriarekin batera badator Zortziko Maldiko berri bat ere!🌹 Eta adi… Oraingoan ASTEAZKENAREKIN ospatuko dugu ta!

Puntako lau bertsolari kantuan: Ainara Ieregi, Aitor Servier, Amaia Iturriotz eta Xabat Illarregi. 🎤

Apirilak 14, 19tan Katakraken!! (Beti bezala, ateak 18.30tan zabalduko ditugu).

Asteazken iluntzea gurekin pasa nahi?😊 Bertan elkartuko gara!

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!

Lehiaketa online bat ari gara prestatzen eta Mintzakide guztiak gonbidatuta zaudete berton parte hartzera:  

  • Martxoaren 23an izango da lehiaketa, 18:30ean hasita, sarean. 
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar dahemen edo zure herriko dinamizatzailearen bidez.
  • Lehiaketan  “sagardotegia” gaiari buruzko galderak egingo dizkizuegu. 
  • Mugikorren bidez burutuko dugu lehiaketa, Kahoot izeneko tresnarekin.  Lehiaketa irekitzen denean, bertan parte hartzeko klabea bidaliko dizuegu eta galdera guztiak mugikorraren bidez erantzungo dituzue.
  • Iruñerrian lehiaketan parte hartzeko gunea prestatu dugu. Saioa Konpania kaleko udal erabilera anitzeko gelatik lehiatuko gara.
  • Dena den, etxetik parte hartzeko aukera ere badago, bakarka zein taldeka: galderak erantzuteko mugikorra beharko duzue eta tableta, ordenagailua edo beste mugikor bat zuen  lehiakideekin komunikatzeko. 
  • Etxetik zein lehiaketarako prestatutako guneetatik parte hartuta ere, gogoratu elkar zaindu behar dugula osasun neurriak betez.

 Lagun artean euskaraz jolastuz ondo pasatu, elkar ikusi eta sari bikainak irabazteko aukera duzue martxoaren 23an. Parte hartu nahi baduzue, jo zuen herriko euskara elkartera eta eman izena!  

 

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!Lehiaketa online bat ari gara prestatzen eta Mintzakide...

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako. Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak,...

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

[siteorigin_widget class="WP_Widget_Media_Image"][/siteorigin_widget]Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera! Iruñerriko eta Lizarbeibarko  mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko...

Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Euskaraldia igaro da eta unea iritsi da: Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen! Mintzapraktika taldeetan euskaraz lagunartean aritzeko aukera duzu. Ondo pasatu, planak egin… MINTZALAGUNEN KOMUNITATEA. Mintzakide egitasmoa buru-belarri dabil lagunartean...

Mintza-txotx!, Nafarroa eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia.

Mintza-txotx! Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta Gipuzkoako Mintzalgunak batu dira. Eta zu? animatuko al zara? Saio hau euskaldun guztientzako...

Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2017.

Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2017. Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak, Irungo eta Hondarribiako Mintzalagunak, beste eragileekin elkarlanean arituta, aurtengoan bostgarrenez, MINTZA-TXOTX! mundiala izango da,...

Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Mintza-txotx! Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 11rako. Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu...

Mintza-txotx 2016. Egun ederra, errepikatzeko modukoa.

Martxoaren 5ean izan genuen hitzordua berriz ere Nafarroako hainbat Mintzalagunek. Jada hirugarren ikasturtea dugu eskualdetik eta Iruñerriatik Lesakarat etortzen garela, Linddurrenbordarat, sagardo goxoa giro onean dastatzera. Bazkarian arras giro onean ibili ginen;...