Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

parkelaguna artika

parkelagun artika

PARKELAGUN ARTIKA TAILER IREKIA: ZIENTZIA TAILERRA.

Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.

Martxoaren 22an, ostegunarekin, Zientzia  tailerrari ekingo diogu. Saio irekia izango da, egitasmoaren aurkezpena eta izena emateko aukera.

  • EGUNA: MARTXOAK 22.
  • TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
  • ORDUA: 17:30etan.

Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!

Parte hartzeko asmoa baduzu,  948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazi dezakezu.

IZEN-EMATE FITXA JAITSI:.parkelaguna artika_opt

Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Zatoz Parkelagun programa ezagutzera, animatu eta ongi pasa!

Abenduaren 14ean Eskulanak familian tailerra Parkelagunekin Artikan!

Abenduaren 14ean Eskulanak familian tailerra Parkelagunekin Artikan!

Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.

Abenduaren 14ean, osteguna, bigarren tailerrari ekingo diogu: Sukaldaritza tailerra.

  • TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
  • ORDUA: 17:00etan.

 

 

Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!

-ESKULANAK FAMILIAN- IZEN-EMATE FITXA (sakatu hemen)

Parte hartzeko asmoa baduzu, azaroaren 15eko 14:00ak baino lehen konfirmatu behar duzu:

948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazita.

Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Animatu eta ongi pasa!

“Parke-lagun” programaren aurkezpena urriaren 5ean Artika Berriko plazan.

“Parke-lagun” programaren aurkezpena urriaren 5ean Artika Berriko plazan.

“Parke-lagun” programaren aurkezpena

Artika Berriko plaza Ordua: 17:00

Zer da Parke-lagun? Programa honek aukera ematen dizu euskara praktikatzeko haurrekin parkean zauden bitartean.

Parkelaguna. Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera.

Hamaika urte baino gehiago dira Iruñerriko Mintzakide programa  martxan  denetik.  Egitasmo  honen  helburua  euskararen normalizazioan eragitea da, euskaraz jariotasunez hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten hiztunak elkartuz. Dagoeneko 900 lagunetik gora hartzen dute parte 100 eta piko taldetan banaturik.

Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, aurten gurasoei zuzendutako Parkelaguna egitasmoa abian jarri dugu. Ohiko mintzapraktika programetan moduan gurasoak haien artean elkartuko dira aldiro euskara praktikatzeko. Parkelagunak, seme-alabak txikiak dituzten gurasoei zuzendutako aldaera da eta haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Mintza- taldean dauden bitartean, umeen zaintzaz arduratuko dira, parkean edo egitasmorako egokitutako txokoetan.

Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera da, guraso euskaldunak harremanetan jarrita, haurrekin jolasteko tresnak eskainiz.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: (SAKATU IRUDIAN)

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko. . . baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute.

Parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 24a arteko epea dute izena emateko.

Tarte horretan, ohi bezala, parte hartzeko interesa duten guztiek, izen emate orria bete behar dute. Bertan, izen abizenak, taldearekin elkartzeko aukeran dituen orduak eta zaletasunak aipatzea eskatzen da. Horrela, taldeak osatzerakoan, ahal dela, zaletasun berdintsuak dituztenak parekatuko baitituzte.

Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue , Iruñerriko udalen Euskara zerbitzuetan, Karrikiri elkarteko dendan , hizkuntza eskola ofizialean, euskaltegietan… Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula.

konturatzerako euskaraz! izen-emate fitxa

Izen-emate epea oraindik zabalik dago, urriaren 24a arte, bitartean taldekatze lanetan gabiltza eta urriaren 31 arte horretan murgilduak egongo gara.
Zenbait lagunek akaso hasi dira jada baina Ez zaitez arduratu! laster zurekin harremanetan jarriko gara, eskatutako egun eta orduetan dituzun aukerak aztertzeko.

Aldaketak, eskaerak, proposamenak iradokizunak. . . . . edozein gauzarako zuen esanetara gaude mintzakide1@gmail.com helbidean.

Bitartean mintzakideko informazioa, agendatxoa etab. jasoko duzu eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Ongietorria!mp-2016-banerra-300px

Konturatzerako Euskaraz!

Parkelagun programaren aurkezpena. Urriaren 20an, Artikan.

Parkelagun programaren aurkezpena. Urriaren 20an, Artikan.

‘Parke-lagun’ programaren aurkezpen gisa, parke-animazioa ekimen bat izanen Zirko Loretsuarekin, datorren urriaren 20an, Artika Berriko plazan, arratsaldeko 17:30ean. Euria eginen balu, María Dominguez Gizarte Etxean eginen litzateke.

kartela_2

Zer da ‘Parke-lagun’?

Programa honen bidez euskara praktikatu nahi duten gurasoak parkean elkartzen dira haurrekin parkean dauden bitartean. Negu gorrian, parkean beharrean, ostegunetan Gizarte Etxean biltzen dira 17:30etik 19:00etara.

Programa honen inguruko informazio gehiago lortzeko eta/edo honetan izena emateko: Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus) edo  Topagunean (674351719, mintzakide@topagunea.com).

Antolatzaileak: Berriobeitiko Udala eta Topagunea

Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Artikako Kontzejua