Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Parkelaguna Berriozar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Berriozar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, ostegunarekin (taldearen arabera egun hau aldatu ahalko da), 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.
Non: Euskaltegian
Prezioa: 20 euro familiako ikasturte osorako.

Informazioa eta Izen-emateak urriaren 25a arte, Parkelaguna Berriozar web-orriaren bitartez edo Berriozarko Euskara Zerbitzuan.

Parkelagun egitasmoan parte hartzeko interesa izanez gero, aurkezpen-bilera orokorra hilaren 24an, 17:00etan Euskaltegian egingo dugu. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

Parkelaguna-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Ikasturte berri honetan aprobetxatu nahi dugu etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, Berriozarren abian jarriko dugun Parkelaguna programaren berri emateko.
Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu: Guraso taldeak, Parke-laguntzaile eta Parkelagunak osatuta, astero hitz egiteko batuko dira Parketxokoan.

Parkelaguna.Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera.

Bertso Jaialdia Berriozarren

Bertso Jaialdia Berriozarren

Abuztuaren 22an, asteazkena, honako bertsolari hauek etorriko dira Berriozarrera, 20:00etan Euskal Herria plazan hasiko den saioan abestera:

  • Maialen Lujanbio. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. 2017ko txapela irabazita, Euskalbertso saioaren kartela Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan; txapeldunorde izan zen 2013an eta 2001ean. 1997tik beti sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako.
  • Aimar Karrika. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko “Bertsolarien Lagunak” bertso elkartearentzat lan egiten du irakasle gisa. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken hiru edizioetan finalera iritsi da. 2017. urtean lehen aldiz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa nagusian.
  • Alaia Martin. 12 urterekin hasi zen bertsotan. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011n eta bigarren 2015ean. 2013ko eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusietako finalaurrekoetan abestu zuen.
  • Saioa Alkaiza. Iruñeko bertsolariak eskolarteko txapelketetan eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2009an egin zuen debuta Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Plaza librea du gogokoen.

(bertsozale.eus gunetik hartutako informazioa)

Gai jartzailea: Amaia Agirre

Berriozarko Udalak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatutako saioa.

” Garraio alternatiboak: bizikleta eta horren mantentze-lanak”,hitzaldia. Berriozarko Natur eskolan

” Garraio alternatiboak: bizikleta eta horren mantentze-lanak”,hitzaldia. Berriozarko Natur eskolan

OHARRA: Konpondu beharreko bizikleta eraman daiteke.

Berriozarko Natur Eskola.

 

Emailea: Juanjo Iriarte
Konponketa lanetan aritzen da “Hemen konpon” Emaus Fundazioko lantegian.
Badu esperientzia hau bezalako tailerrak ematen.
Helburuak: Jendea animatu bizikleta erabiltzera eta norberak konpontzeko tresnak eman.
Edukia:
– Bizikletaren zatiak ezagutu eta konpontzen ikasi.
– Bizikletaren mantenimendurako behar diren praktikak ikasi (gurpil zulatua konpondu, gurpila aldatu …)
Norentzat: Bizikleta erabili eta bere mekanismoa ezagutu nahi duen edonorentzat.
Noiz: 2018ko martxoaren 23an, ostirala,
18:00etatik 20:00etara
Ordu kopurua: 2
Parte-hartzaile kopurua: 16
dohainik (Berriozarko Euskara Zebitzuarekin elkarlanean).

Izen-ematea internetez: https://labur.eus/sSRcF

Informazio gehiago eta izen emateak:

948 291 909

http://www.sumaconcausa.org/

 

 

EZKABA MENDIKO   ANIMALIAK  EZAGUTZEKO TXANGOA.

EZKABA MENDIKO ANIMALIAK EZAGUTZEKO TXANGOA.

Iruñerriko Mintzakide Saio Osagarria.

Ezkabako animaliak ezagutzeko txangoa eta hamaiketakoa.

IZEN-EMATE FITXA. (sakatu hemen)

Noiz: azaroaren 18an, 10:00etatik 13:00etara.
Ordu kopurua: 3 ordu
Parte-hartzaile kopurua: 20

Dohainik (Berriozarko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean).

Doako jarduerak izan arren, aurretik izena eman behar da: mintzakide1@gmail.com helbidean edo Natureskolan

Izen ematea eta argibideak: 948 594774
natureskola@sumaconcausa.org
(azken eguna: jarduera egin baino hiru egun lehenago).

Emailea: Gabi Berasategui

Gabi Ornitolan izeneko kabinete teknikoan lan egiten duen biologoa da. Ornitolanek datuak
jasotzen ditu mendian ikerketa zientifikoak bideratzeko eta, datu horiek jendeari hurbiltzeko asmoz, helduentzako zein nerabe edo umeentzako ikastaroak, txangoak eta abar prestatzen dituzte.

Edukia: animalia ezberdinak ezagutu: animalia bera ikusita eta bere ezaugarriak ikasita, aztarnen bidez, soinuak….
Helburua: Ezkaba mendia eta bertan bizi diren animaliak hobeki ezagutu.
Norentzat: natura ezagutzea maite duen edonorentzat
OHARRA: prisma(koak eta arropa erosoa eramatea gomendagarria da.

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/txangoa-ezkaba-mendiko-animaliak-ezagutzeko-txangoa?instance_id=14518

Natureskola Elkartea Berriozarren sortu zen 2016. urteko urtarrilean, ingu-
rumen-hezkuntza eta elikadura-burujabetzari buruzko proiektu bat aurrera
eramateko. Proiektuaren helburuak hauexek dira: informazioa eman, hezkuntza
zabaldu eta ingurugiroa eta pertsonak errespetatzeko kontzientzia eta sentsibilizazioa landu;
kontutan izanda pertsonak parte garrantzitsua eta aktiboa garela, ingurunearekin etengabeko
interrelazioan.

 

Proiektua 2014. urtean hasi zen, Berriozarko Udalak Naturaren Gelaren kudeaketa  Sumaconcausa Kooperatibari
eman zionean. Bi urte geroago, Kooperatibak proiektuaren kudeaketaz arduratzeko elkarte bat sortzeko beharra ikusi zuen.  Horrela “jaio” zen Natureskola Elkartea.

Jaitsi NaturEskolaren egitaraua:  orribikoa17urria-1 

 

 

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Mintzakide. Konturatzerako euskaraz!

Ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko. . . baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute.

Parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 24a arteko epea dute izena emateko.

Tarte horretan, ohi bezala, parte hartzeko interesa duten guztiek, izen emate orria bete behar dute. Bertan, izen abizenak, taldearekin elkartzeko aukeran dituen orduak eta zaletasunak aipatzea eskatzen da. Horrela, taldeak osatzerakoan, ahal dela, zaletasun berdintsuak dituztenak parekatuko baitituzte.

Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue , Iruñerriko udalen Euskara zerbitzuetan, Karrikiri elkarteko dendan , hizkuntza eskola ofizialean, euskaltegietan… Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula.

konturatzerako euskaraz! izen-emate fitxa

Izen-emate epea oraindik zabalik dago, urriaren 24a arte, bitartean taldekatze lanetan gabiltza eta urriaren 31 arte horretan murgilduak egongo gara.
Zenbait lagunek akaso hasi dira jada baina Ez zaitez arduratu! laster zurekin harremanetan jarriko gara, eskatutako egun eta orduetan dituzun aukerak aztertzeko.

Aldaketak, eskaerak, proposamenak iradokizunak. . . . . edozein gauzarako zuen esanetara gaude mintzakide1@gmail.com helbidean.

Bitartean mintzakideko informazioa, agendatxoa etab. jasoko duzu eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Ongietorria!mp-2016-banerra-300px

Konturatzerako Euskaraz!