Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi?

Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira.

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.
Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da.

Non: Txipitxapa ludotekan
Informazio gehiagorako: Burlatako Euskara Zerbitzuan edota Euskaltzaleen Topagunean (674351917/948330868).

 Parkelagun egitasmoa ezagutzeko interesa izanez gero etor zaitez martxoaren 11an 17:00etan Txipitxapa ludotekara. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

 

 

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:30etatik 19:00era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.
Non: Txipitxapa ludotekaren tailerra
Prezioa: 20 euro familiako ikasturte osorako
Parkelaguna


Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Ikasturte berri honetan aprobetxatu nahi dugu etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, Uharten abian jarriko dugun Parkelaguna programaren berri emateko.
Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu: Guraso taldeak, Parke-laguntzaile eta Parkelagunak osatuta, astero hitz egiteko batuko dira.
Parkelaguna: Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten
Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, astelehen edo astearte, 17:30etatik 19:00era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.
Non: Txipitxapa ludotekaren tailerra
Prezioa: 20€/familiako.
Informazioa eta Izen-emateak urriaren 15a arte, Parkelaguna Burlata web-orrian edo Uharteko Euskara Zerbitzuan.

Parkelagun egitasmoan parte hartzeko interesa izanez gero, aurkezpen-bilera orokorra hilaren 23an, 17:00etan Txipitxapa ludotekaren tailerrean egingo dugu. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

“Nigan ispilu batean bezala” emanaldia ikustera goaz! Urtarrileko Saio Osagarria.

“Nigan ispilu batean bezala” emanaldia ikustera goaz! Urtarrileko Saio Osagarria.

Emanaldi berezi bat ikustera goaz! Urtarrileko Saio Osagarria. “Nigan ispilu batean bezala” ikuskizuna Burlatako kultur etxean ikusiko dugu.

Nigan ispilu batean bezala

Nigan ispilu batean bezala

Urtarrilaren12an, ostiralarekin, plan ederra prestatu dugu. Burlatako Kultur etxean  ” Nigan ispilu batean bezala”, Irati Jimenez eta Pettiren eskutik, literaturan eta musikan oinarritutako emanaldia ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak  5€  eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

Hitzordua 19:30etan Burlatako Kultur etxearen kafetegian jarri dugu, mintzapraktika saio txiki bat egiteko emanaldiaren aurretik.
SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

ERRESERBATU ZURE SARRERA

bete inprimakia
  • hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 664496509 whatsappean:”ISPILU BATEAN + IZEN-ABIZENAK

ZOZKETA URTARRILAREN 12an, 12:00ETAN IZANGO DA.  
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.

Go!azen antzerkia, Burlatako Kultur etxean

Badatoz Go!azeneko lagunak Burlatara abenduaren 29an!!
Sarrerak astelehenetik aurrera salgai!

Go!azen antzerkia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko diziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

 

Aktoreak: Asier Burguete, Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain eta Ramon Agirre //  Nerea Gorriti.

Lekua: Kultur Etxean

ORDUTEGIA: 17:00 eta 19:00 (2 saio).

IZEN-EMATEA

https://es.patronbase.com/_BurladaEu/Productions

  • Zenbatekoa: 6 euro aldez aurretik eta 8 leihatilan

OHARRA: Sarrerak salgai azaroaren 27tik aurrera

Sinopsia eta info+: http://www.burlada.es/eu/events/goazen-antzerkia/