Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide Esteribar

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa Esteribarren ere!

Urte berriarekin batera, martxan jarriko dugu Esteribarren Iruñerriko Mintzakide egitasmoa.  Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu behar du gure bailaran ere, eta horretarako, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Euskara ikasteaz gain gure bailaran euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke.  Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.

Zer da Mintzakide?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

  • Bidelari izan zaitezke: euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena.
  • Edo bidelagun: euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi dioena.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

 Nola hitz egingo dugu?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzakide taldeekin koordinatuta.

Parte hartzeko baldintza

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.(B1 edo baliokidea)

 Izen ematea:

Otsailaren 15a arte, udaleko Euskara Zerbitzuan edo www.irunerrikomintzakide.eus web-orriaren bitartez.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa- Esteribar.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa- Esteribar.

Esteribarren zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, Otsailaren15a arte.

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu? Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu?

Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero.

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!

Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna lantzen ari diren bidelariei lagunduz eragin dezakezu. Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.

TÚ-tik GU-ra bihurtu zaitez mintzakide. Eman izena!

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere