Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!

Bertso Jaialdia Berriozarren

Bertso Jaialdia Berriozarren

Abuztuaren 22an, asteazkena, honako bertsolari hauek etorriko dira Berriozarrera, 20:00etan Euskal Herria plazan hasiko den saioan abestera:

  • Maialen Lujanbio. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. 2017ko txapela irabazita, Euskalbertso saioaren kartela Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan; txapeldunorde izan zen 2013an eta 2001ean. 1997tik beti sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako.
  • Aimar Karrika. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko “Bertsolarien Lagunak” bertso elkartearentzat lan egiten du irakasle gisa. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken hiru edizioetan finalera iritsi da. 2017. urtean lehen aldiz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa nagusian.
  • Alaia Martin. 12 urterekin hasi zen bertsotan. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011n eta bigarren 2015ean. 2013ko eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusietako finalaurrekoetan abestu zuen.
  • Saioa Alkaiza. Iruñeko bertsolariak eskolarteko txapelketetan eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2009an egin zuen debuta Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Plaza librea du gogokoen.

(bertsozale.eus gunetik hartutako informazioa)

Gai jartzailea: Amaia Agirre

Berriozarko Udalak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatutako saioa.

Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskara 0-99

Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskara 0-99

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak elkarrekin aurkeztu dituzte abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hurrengo asteetan gauzatuko diren kultur jarduerak. Artean antzerkia, bertsolariak, musika emanaldiak edo gazteendako kultura digitaleko laborategi bat daude egitarauan.

 

EGITARAUA:

Abenduak 1

– Baluarte 9:00-14:00: Kultura Digitalaren Laborategia. “Euskara sarera”

– Baluarte 20:00: Kontzertua: Demode Quartet “Musikal guztiak, ia-ia”

Abenduak 2

– Anaitasuna 17:00: Bertsolari Txapelketa nagusia, Finalaurrekoa.

– Antoniutti 23:00: Kontzertua: Esne beltza + Trikidantz

Abenduak 3

– Kafe Zentral 12:00: Familientzako antzerki Musikala “Ane eta ohe hegalaria”

http://www.irunerrikomintzakide.org/2017/11/euskararen-nazioarteko-eguna

 

 

Mintzakide Buletinaren 4. alea – 2017ko maiatza

Mintzakide Buletinaren 4. alea – 2017ko maiatza

Kaixo lagunak!

Hementxe duzue Mintzakide Buletinaren 4. alea – 2017ko maiatza!

Ale honetan: Aroa Upategira irteeraren kronika; Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena; Ikasturte bukaerako saio berezia; Udako Mintzakide Taldeak eta Agendatxoa topatuko duzue.

Buletina jaitsi

Hurrengo buletinean jorratzeko gaien bat interesatzen bazaizu, proposatu iezaguzu lasai asko. Guztion ideiak beti ongi etorriak dira!

Partekatu, zabaldu eta gozatu!

Mintzakide Buletinaren 3. alea – 2017ko apirila

Mintzakide Buletinaren 3. alea – 2017ko apirila

Kaixo lagunak!

Hementxe duzue Mintzakide Buletinaren 3. alea – 2017ko apirila!

Ale honetan: Sagardotegiko txangoaren kronika, euskarazko liburuen irakurletasuna susatatzeko Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena, Korrika,  Agendatxoa eta, Mintza eguna 2017, ekainaren 3an Derion izango dela


Buletina jaitsi

Hurrengo buletinean jorratzeko gaien bat interesatzen bazaizu, proposatu iezaguzu lasai asko. Guztion ideiak beti ongi etorriak dira!

Partekatu, zabaldu eta gozatu!